Asmakizuna 7 - hitza asmatzenVersión en línea Lau bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den! por Bertsoikasgela.eus bertso jolasak 1 Egiten da etxean, egiten lanean / egiten da zeozer behar dugunean. Pistak 1 Ez beteta hobe da gehien-gehienean / hustu egiten baita betetzen denean. 2 Gure izaeraren ispilu, islada / berez etor daiteke ohi duen gisara. 3 Bestetan geuk ekartzen dugu, baina hara! / Osoago izaten da betetzen ez bada. 4 Esan dut dela gure izaera zati / hurbilaraz dezake dagoena urruti. 5 Ezinezko zaiguna ematen badaki / gaiztoa izan leike, ez da ona beti. 6 Ez dugu beti leku bereko jarduna / une etsienetan daukagun laguna. 7 Sarri lotan gaudela etortzen zaiguna / esna gaudela ere egiten duguna.