Asmakizuna 7 - hitza asmatzenVersión en línea

Lau bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!

por Bertsoikasgela.eus bertso jolasak
1
QR

Egiten da etxean, egiten lanean / egiten da zeozer behar dugunean.

Pistak

QR

Ez beteta hobe da gehien-gehienean / hustu egiten baita betetzen denean.

QR

Gure izaeraren ispilu, islada / berez etor daiteke ohi duen gisara.

QR

Bestetan geuk ekartzen dugu, baina hara! / Osoago izaten da betetzen ez bada.

QR

Esan dut dela gure izaera zati / hurbilaraz dezake dagoena urruti.

QR

Ezinezko zaiguna ematen badaki / gaiztoa izan leike, ez da ona beti.

QR

Ez dugu beti leku bereko jarduna / une etsienetan daukagun laguna.

QR

Sarri lotan gaudela etortzen zaiguna / esna gaudela ere egiten duguna.