Asmakizuna 6 - hitza asmatzenVersión en línea Lau bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den! por Bertsoikasgela.eus bertso jolasak 1 Gizakion buruak gauzak asmatzeko / baditu zenbait dohain jainkoen antzeko. Pistak 1 Zera honek balio du bidaiatzeko / gu geldirik gaudela urruti heltzeko. 2 Gu mugitzen bagara mugitu ohi dena / geldirik gaudela ere mugi daitekeena. 3 Hemen gaudela urrun joaten dakiena / ta mugitzen bagara hantxe dagoena. 4 Ia edonork badu bat azken boladan / noranahi iristeko nahi den abiadan. 5 Uhinak ekarri ta uhinak eraman / aldi berean hemen aldi berean han. 6 Bere botoiak dauzka ta bere antena / esku bakar batean kabitu ahal dena. 7 Berdin da momentua, berdin da problema / hitz egitea omen da garrantzitsuena.