Asmakizuna 5 - hitza asmatzenVersión en línea Lau bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den! por Bertsoikasgela.eus bertso jolasak 1 Inork maite ez duen zera hau zer ote da? / Eraman ta ekarri daitekeena bera Pistak 1 etxetik kalera zein kaletik etxera / erraz sartzen zaiguna ta nekez atera. 2 Gure lagunen etsai ta etsaien lagun / daukanak begietan omen du ezagun. 3 Baina ez dago argi hain argi daukagun / gugan sartzen den edo gugan daramagun. 4 Kostatzen zaion arren gugandik joatea / desagertzen denean ahaztu ta bakea. 5 Halere beti ez da gertatzen kaltea / batzutan komeni da pixkat izatea. 6 Azaltzen da gutxien behar dugunean / etxe bakartian zein kale ilunean 7 duda-mudak itotzen gaituen unean / dardarka jartzen gaitu sartzen zaigunean.