Meatzarien bizi-baldintzakVersión en línea Ikasi zerbait gehiago XIX. mendeko Bizkaiako meatzeetako bizimoduari buruz por Ezagutu Barakaldo DBH 1 Nola deitzen ziren meatzariek izan zituzten lehenengo bizilekuak? a Barrakoiak b Egurrezko etxeak c Txabolak 2 Norenak ziren barrakoiak? a Meategiko jabearenak. Meatzariek bertan bizitzeagatik ordainu behar zuten b Meategiko jabearenak. Bertan lan egiteagatik doakoa zen meatzarientzat c Meatzarienak, beraiek eraikitzen baitzituzten 3 Zenbat meatzari bizi zitezkeen bataz beste barrakoi bakoitzean? a 12 b 40 c 20 4 Barrakoiez gain, beste zein aukerak zuten bizitzeko? a Etxe bat erosi zezaketen b Ostatuak ere bazeuden c Derrigortuta zeuden barrakoietan bizitzera 5 Zeintzuk ziren meatzariak hiltzeko arrazoi nagusia? a Meatzeetan izandako istripuak b Higiene baldintza txarrengatik hedatzen ziren gaixotasun kutsakorrak, batez ere biriketakoak c Lan baldintza gogorrak 6 Meatzarien bizi eta lan baldintzak hobetzeko 1890an greba orokorra antolatu zuten. Zer lortu zuten? a Meategietako barrakoietatik kanpo bizi ahal izatea b Lan ordutegia 13 ordutik 10era murriztea c Biak dira zuzenak 7 Zein materialekin egiten ziren barrakoiak eta meatzarien etxeak garai hartan? a Adreiluzkoak b Egurrezkoak c Harrizkoak 8 Zergatik erabiltzen zen egurra harriaren ordez? a Eskuratzeko erraza eta, hortaz, merkeagoa zelako b Errazagoa zelako egurrezko etxeak desmuntatu eta meategi berrietara mugitzea c Biak dira zuzenak 9 Zenbat metro koadro dauzka La Arboledan dagoen berregindako etxe meatzariak? a 75 b 48 c 60 10 Zenbat familia iritsi ziren batera bizitzera berregindako etxean? a 1 b 2 c 3 11 Zenbat urterekin hasten ziren lanean meatzeetan? a 16 urterekin pintxeak eta 18rekin meatzariak b 18 urte bete eta gero c 8-9 urterekin pintxeak eta 13rekin meatzariak