Relacionar Columnas KR NOLA SALTZEN DIGUTEVersión en línea Zutabeak erlazionatu elikagaien derrigorrezko informazioa ezagutzeko. por bilbao KBilbao 1 ELIKAGAIAREN IZENA 2 KONTSERBATZEKO JARRAIBIDEAK 3 ENPRESAREN IDENTIFIKAZIOA 4 LOTEA 5 ERABILTZEKO ARGIBIDEAK 6 OSAGAIEN ZERRENDA 7 IZEN KOMERTZIALA 8 NUTRIZIO-INFORMAZIOA 9 IRAUNGITZE DATA edo GUTXIENEKO IRAUPEN-DATA 10 EDUKI GARBIA Ontzian edo paketean dagoen produktu-kopurua da. Produktua nola kontserbatu esaten digu, ahalik eta ondoen mantentzeko. Produktuaren lotea identifikatzen duen zenbakia. Produktuan erabiltzen diren elikagai guztiak hartzen ditu barne, handienetik txikienera. Alergiak edo intolerantziak eragin ditzaketen substantziak bereizita agertuko dira. Markaren izena edo produktua bereizten duen fantasiazko izena da. Zer produktu den adierazten digu, adibidez kakao krema. Elikagaiak kontsumitzeko nola prestatu behar dugun adierazten digu. Produktu baten balio energetikoa, koipeak, koipe saturatuak, karbohidratoak, azukreak, proteinak, zuntza eta gatza adierazten dituen taula. Informazioa 100gr, 100ml edo zati batean agertuko da. Lehenengoak elikagaia segurua den arte adierazten digu. Data horretatik aurrera, ez genuke produktua kontsumitu behar, osasunean kalteak eragin baititzake. Bigarrenak dio ordura arte, kontserbazio baldintza egokietan, produktuak bere propietate guztiak mantentzen dituela. Elikagai-enpresako operatzailearen izena edo izen soziala eta helbidea.