TXINATAR ASMAKIZUNAKVersión en línea Aukeratu asmakizun hauen azalpen egokia. por Mikel Gine 1 PORTZELANA a Kirol autoak ekoizten dituen alemaniar enpresa da, bere egoitza nagusia Stuttgart hirian dago. b Artelan mota hauek, beira berotuz eta putz eginez sortzen dira. c Tenperatura altuan egosiz egiten den produktu zeramiko da, lodiera txikikoa, bereziki platerak, katiluak eta apaingarriak egiteko erabiltzen dena. 2 IPARRORRATZA a Erlojuetan dagoen orratz luzeena da "iparrorratza". b Kokapen Sistema Globala, satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro gutxiko errorearekin. c Iparrorratza orientatzeko balio duen tresna da, Txinan asmatua. Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du. Oso funtzionamendu sinplea du, imandutako orratz baten bidez Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen duelako. 3 ORGATILA a Eskuz bultzatzen den ibilgailu txikia da. Pertsona bakarrak bultzatu eta gidatzeko prestatuta dago, atzealdean dituen bi heldulekuren bidez. Zama gurpilaren eta gidariaren artean orekatuta garraiatzeko diseinatuta dago. b Ilean jartzeko erabiltzen dugun klip itsura duen tresna txiki bat da. c Eskuz bultzatzen den ibilgailu txikia da. Haurrak ibiltzen ikasteko edo ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonek hobeto mugitzeko erabiltzen dute tresna hau. 4 INPRENTA a HP, EPSON edota CANON konpainiek Txinan asmatutako tresna bat da. Tinta behar dute funtzionatzeko, eta normalean oso garestiak dira. b Inprimatzeko makina testu eta irudiak paperaren gainean birsortzeko erabiltzen den makina da. Tinta jartzen da tipo izeneko metal zatien gainean, eta tinta hori paperera igarotzen da presioaren bidez. Lehen inprimatzeko makina Bi Shengek asmatu zuen, 1040 aldean, Txinan. c Iruñean, Euskal Herriko lehenbiziko inprimatzeko makina erabili zen, eta 1489an eman zuen argitara lehen liburua: Manuale secundum consuetudinem ecclesiaæ pampilonensis. 5 BOLBORA a Volvo, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako auto-fabrikatzaile nagusia da, munduko kamioi-fabrikatzaile handienetako bat, eta hegazkin-motorren fabrikatzailea. b Bolbora substantzia eztandagarri bat da. Peta-Zeta gozoki poltsetan saltzen dute, ahoan sartzerakoan eta mingainarekin kontaktuan dagoenean eztanda egiten du. c Bolbora edo sutautsa substantzia eztandagarri bat da, batik bat su armetan erabiltzen dena, hauen jaurtigailuen propultsatzaile gisa erabiltzen dena, baina baita ere su artifizialetan ere.