Beldurrezko narrazioakVersión en línea Beldurrezko istorioak kontatu dizkiogu elkarri unitate honetan. Bada, ea ondorio argi bat atera duzuen! por Ilune Basterra Txurruka 1 "Bazen behin..." zer dator segidan? a istorioaren protagonisten deskribapena. b istorioaren lehen gertaera. c istorioaren ondorioa edo bukaerako egoera. 2 Deskribapena egiteko zein aditz aspektu erabiliko dugu? a Puntukaria (egiten ari zen) b Puntukaria, aditz trinkoekin (zegoen) c Ohiturazko aspektua (egiten zuen) d Aspektu burutua (egin zuen) 3 "Bat-batean... / Halako batean... / Egun batean..." bezalako esamoldeen atzetik zer etorriko da? a Pertsonaia baten deskribapena. b Ekintza bat, aurreko egoera aldatuko duena. c istorioaren ondorioa edo bukaerako egoera. 4 "Bat-batean... / Halako batean... / Egun batean..." bezalako esamoldeen atzetik zein aditz aspektu erabiliko dugu? a Puntukaria (egiten ari zen) b Puntukaria, aditz trinkoekin (zegoen) c Ohiturazko aspektua (egiten zuen) d Aspektu burutua (egin zuen)