ENTZUMENA. B1Versión en línea Jabier Muguruzari egindako elkarrizketa entzungo duzu. por Cristina Mujika 1 Zer da “Taxirik ez”? a Aitarekin batera antzezten ari den antzerki-lana. b Duela asko argitaratu zuen disko baten izena. c Kaleratu berri duen diskoaren izena. 2 Krisirik ba al dago Jabierren ustez? a Musikaren munduan bai, baina antzezlanarekin hobeto ari da. b Musikaren munduan antzerkian bezala, krisiaren ondorioak nabaritzen dira. c Ez du nabaritu beste sektore batzuetan bezain krisi gogorrik. 3 Nola hasi zen euskara ikasten? a Hasiera-hasieratik 2 orduko ikastaroak egin zituen. b Lehenengo urteetan oso gogor ekin zion. c Bost urtez 2 edo 3 orduko ikastaroak egin zituen. 4 Non ikasi zuen Jabier Muguruzak? a Irungo Udal Euskaltegian; geroago AEKn beste zenbait urtez. b Batean baino gehiagotan aritu zen baina ez da ongi gogoratzen non. c Udal euskaltegietan eta AEKn ikasi zuen aldi berean. 5 Euskara ikasten duen norbaitentzat eredu izan nahi du? a Bera gauza izan bada euskara ikasteko, eredu ona dela uste du. b Ez du inoren eredua izan nahi, baina bere eskarmentuak balio dezake. c Onartzen du ereduak oso garrantzitsuak direla ikasten jarraitzeko. 6 Nola gogoratzen ditu ikasle garaiak? a Garai gogorrak izan ziren batzuetan, ama hizkuntza erdara zuelako. b Garai politak izan ziren, berak ez baitzuen inolako arazorik izan ikasteko. c Hasiera erraza, baina gero aurreratu ahala arazoak izan zituen. 7 Nola gogoratzen ditu irakasle garaiak? a Ikasleen garaiarekin konparatuta, beste era batera bizi izan zuen. b Ikasle garaien antzera gogoratzen ditu irakasle garaiak. c Ikasleen mundua eta esperientzia erabat ahaztua zuen ordurako.