Produktu ekologikoak (D)Versión en línea Zenbat dakizu? por Kontsumo Gasteiz 1 Ekoizpen ekologikoko txahal-xerra batzuk erosi ditut. Hurrengo aukera hauen artean, zein da egia? a Txahal horrek jan duen bazkak ez dauka zerikusirik haragiaren jatorri ekologikoarekin. b Txahalak, abeltzainak berak landatutako bazka bakarrik jan du eta ingurunera egokitutako arraza batekoa da. c Txahalak atzerriko lantegi batean ekoiztutako pentsua jan du. 2 Produktu ekologikoak landatzen diren lurrak emankorragoak izan daitezen erabili ahal dira: a Ohiko nekazaritzan erabiltzen diren ongarri kimikoak. b Ongarri ekologikoak (simaurra, landare-hondarrak edo konposta). c Ez da ezer erabili behar, lurrak laguntzarik gabe eman dezala saiatu behar da. 3 Zer barietate erabili beharko dugu tomate ekologikoak ekoiztu nahi baditugu? a Nahi dudan barietatea bada, berdin dit nondik datorren. b Tokiko barietatea izan beharko da, barietateen arteko oreka ez apurtzeko eta behar bezala egokituta egon dadin. c Barietate errentagarriena (ur kontsumo txikia, ongarri gutxi, landareko fruitu gehiago…). 4 Produktu batek etiketa ekologikoa eraman ahal izateko, bere osagaietatik zein ehuneko izan behar da ekologikoa? a %95 b %80 c %100 5 Produktu ekologiko bat egiteko erabiltzen den beste irizpide bat ontziarena da. Ezaugarri hauetatik, zeintzuk bete behar dituzte? (Bi dira): Escoge una o varias respuestas a Material birziklagarriak izan behar dira. b Guztiak kartoizkoak izan behar dira. c Ontziak ahalik eta merkeen izan behar dira, produktua merkeago egiteko, nahiz eta antzeko preziokoak baino kutsakorragoak izan. d Ahal izanez gero, berrerabili beharko lirateke. 6 Edozein dendatan aurki ditzakegu hauetako izenak dituzten produktu ekologikoak, baldin eta ezarritako arauak betetzen badute (3 dira): Escoge una o varias respuestas a Ekologiko/Eko b Biologikoa c Naturala d Organikoa 7 Produktu ekologikoek bere etiketa espezifikoan eraman behar dute: a Ekologikoak direla esaten duen oharra. b Produktua ekoiztu den zonaldeko irudia eta “ekologikoa” hitza. c Ziurtatzen duen erakundearen zigilua eta europear logotipoa. d Etiketa gorri bat produktuaren jatorriarekin. 8 Elaborazio prozesuaren fase guztiek kalitate kontrolak gainditu behar dituzte (garraioa, zatikatzea, garbiketa, ontziraketa, etiketatzea, eta abar.): a Ekoizkeek, jatorrian arau guztiak errespetatu bazituzten, elaborazioan ez dute kalitate kontrolik gainditu behar. b Bai c Ez