Icon Crear Crear
Obtener Plan Académico
Obtener Plan Académico
Obtener Plan Académico

HIMALAIA

Presentación

Himalaian sherpak bizi dira. Mendi garaietan bizi dira, oso egoera gogorretan.

Descarga la versión para jugar en papel

Edad recomendada: 15 años
106 veces realizada

Creada por

España

Top 10 resultados

  1. 1
    00:03
    tiempo
    100
    puntuacion
  2. 2
    00:06
    tiempo
    100
    puntuacion
  3. 3
    00:13
    tiempo
    100
    puntuacion
  4. 4
    00:30
    tiempo
    100
    puntuacion
  5. 5
    00:59
    tiempo
    100
    puntuacion
¿Quieres aparecer en el Top 10 de este juego? para identificarte.
Crea tu propio juego gratis desde nuestro creador de juegos
Compite contra tus amigos para ver quien consigue la mejor puntuación en esta actividad

Top juegos

  1. tiempo
    puntuacion
  1. tiempo
    puntuacion
tiempo
puntuacion
tiempo
puntuacion
 
game-icon

HIMALAIAVersión en línea

Himalaian sherpak bizi dira. Mendi garaietan bizi dira, oso egoera gogorretan.

por Iñaki Calvillo
1

ELURREN EGOITZA

Himalaia hitzak "elurren egoitza" esan nahi du nepalieraz. Elur eta izotz horiek errekak eta ibaiak sortzen dituzte. Ur hori oso beharrezkoa da bertako biztanleentzat. Nepalen euria urte sasoi jakin batzuetan egiten du eta orduan gehiegi botatzen badu, arazo larriak eragiten ditu bide, zubi eta herrietan.

2

JAK-ak

Jak-a behiaren antzeko animalia da eta 6.000 metroko altueran bizitzeko gaitasuna du. Gorputz iletsua, hanka sendoak eta adar borobilak ditu. Zamak garraiatzeko erabiltzen dute, baina bere ilea, haragia, esnea eta simaurra ere aprobetxatzen dira. Jak-aren esnearekin egindako gazta oso goxoa da.

3

JENTZI NEPALIARRA

Jentzi da nire izena eta zazpi urte ditut. Goizean goiz, iturrira joan eta ura ekartzen diot amari. 

Eskolara ordubeteko bidea daukat eta zintzilikatutako zubi bat igaro behar izaten dut bertara iristeko. Etxera bidean JAK en gorotzak biltzen ditut, behin lehortuz gero sutarako balio dutelako. Handitan maistra izan nahiko nuke.

4

NEPALIAR FAMILIA

Familia osoa etxe barruan bizi da eta animaliak ondoko etxolan. Harriz eta egurrez egindako eraikuntzak dituzte. Teilatuak, berriz, lastozkoak edo txapazkoak dira, gehienetan.
Mendialdean, toki maldatsua denez, terrazatan egiten dira baratzak eta soroak. Arroza da oinarrizko janaria.

5

TERRAZA SISTEMA

Nepalen lurra oso maldatsua denez lurra landatzerakoan terrazen sistema erabiltzen da. Arroza da gehien landatzen dena eta janari guztien oinarria.

6

EVEREST = 8.850 m

Himalaia munduko mendikaterik ikusgarriena eta altuena da. Gure planetako gailurrik garaienak bertan daude. 8.000 metrotik gorako hamalau mendiak Asian kokatzen dira eta EVEREST da guztien artean handiena, 8.850 metro ditu. Euskal Herriko mendizale asko bertara joaten da tontor hauek igotzeko asmoz.

7

BUDISMOA

Sherpek tibetar kultura eta hizkuntza dituzte. Munduan sinismen ugari daude eta horietako bat da budismoaBudak sortutako erlijio eta filosofia honek jarraitzaile asko ditu, batez ere Asian
Stupa izeneko eraikin erlijiosoa budismoaren ezaugarria da. Bi begi handi ditu, lau norabideetara begira.

8

SHERPAK

Himalaiako mendien magalean hainbat gizatalde bizi da. Gure artean ezagunenak sherpak dira. Mendizaleei laguntza handi eskaintzen diete espedizioetan. Gizon nahiz emakume ibiltzen dira zama lanetan. Trebatuenak gailurrera erraz igotzen dira eta batzuk oso azkar, gainera.

9

EVEREST MUNDUKO GAILURRA

10

PASANG TEMBA

11

Sherpak "Ekialdeko herria"

Sherpa herria edo Sherpak Nepaleko eskualde menditsuetan bizi dira, Himalaiako goi-mendietan, hain zuzen.
Herri guztiek bezala, beren usadioak eta hizkuntza ere badituzte. Izan ere, haien hizkuntzan "Ekialdeko herria" esan nahi du Sherpa hitzak.
Himalaiako goi-mendietan bizi direnez, garaiera handietara ederki egokituta daude eta mendian ondo baino hobeto moldatzen dira. Horregatik, mendi-gidari, zamaketari eta garraiolari gisa aritzen dira espedizioetan.

12

Temba Sherpa euskalduna

Tenzing Norgay sherpa Everest mendira igo zen lehena izan zen, Edmund Hillary mendizalearekin batera. Bestalde, Pasang Tenba sherpak lagundu zion igoeran Martin Zabaletari, Everest mendiko tontorra zapaldu zuen lehen euskaldunari.

13

Martinen laguna: PASANG TENBA

Bitxikeria bat jakin nahi ?

Sarritan eta ohitura gisa, sherpak jaio diren asteko egunaren izenaz deitu ohi dira:

Dawa (astelehena), 

Mingma (asteartea), 

Lahkpa(asteazkena),

Phurbu (osteguna), 

Pasang (ostirala), 

Pemba (larunbata) 

eta Nima (igandea).

14

14 zortzimilak

Zortzimilakoak 8.000 metrotik gorako 14 mendi dira, guztiak Himalaia mendilerroan kokatuak. Hamalauak igo zituen lehen gizakia Reinhold Messner italiarra izan zen, 1986kourriaren 16an; seigarrena, Juanito Oiarzabal euskal hiritarra; eta hamargarrena, Alberto Iñurrategi.

Historian estraineko aldiz igo zuten lehena Annapurna izan zen, 1950ean; 1964an, lehen aldiz zapaldu zen azkena zortzimilako gailurra: Shishapangmakoa.

Zortzimilako guztiak igo dituen lehen emakumea Edurne Pasaban euskalduna izan zen; lehia hartan, Wanda Rutkiewicz poloniar-lituaniarrak eta ea Oh Eun-Sun hegokorearrak parte hartu zuten.

15

MENDIEN ZERRENDA

Altueraren arabera ordenatuta, jarraian hamalau tontor ezagunak agertzen dira: parentesi artean, garaiera metroetan eta segidan, kokapen geografikoa, herrialdeen arabera eta dokumentatu den lehen igoeraren urtea:

  1. Everest (8.850 m):  Nepal /  Txina. 1953.
  2. K2 (8.611 m):  Pakistan /  Txina. 1954.
  3. Kangchenjunga (8.586 m):  Nepal /  India. 1955.
  4. Lhotse (8.545 m):  Nepal /  Txina. 1956.
  5. Makalu (8.462 m):  Nepal /  Txina. 1955.
  6. Cho Oyu (8.201 m):  Nepal /  Txina. 1954.
  7. Dhaulagiri (8.167 m):  Nepal. 1960.
  8. Manaslu (8.163 m):  Nepal. 1956.
  9. Nanga Parbat (8.126 m):  Pakistan. 1953.
  10. Annapurna (8.091 m):  Nepal. 1950.
  11. Gasherbrum I (8.068 m):  Pakistan /  Txina. 1958.
  12. Broad Peak (8.047 m):  Pakistan /  Txina. 1957.
  13. Gasherbrum II (8.035 m):  Pakistan /  Txina. 1956.
  14. Shishapangma (8.027 m):  Txina. 1964.

16

1. Everest

17

2. K2

18

3. Kangchenjunga

19

4. Lhotse

20

5. Makalu

21

6. Cho Oyu

22

7. Dhaulagiri

23

8. Manaslu

24

9. Nanga Parbat

25

10. Annapurna

26

11. Gasherbrum I

27

12. Broad Peak

28

13. Gasherbrum II

29

14. Shishapangma

30

MUNDUKO SAPAIAK

Munduko mendi altuenak
Munduko mendi garaienak Asian daude. Dena den, kontinente guztietan dago mendiren bat zerutik oso-oso gertu.

educaplay suscripción