Emozioak eta haien esanahaia ezagutu
Emozioak estimuluen aurreko erantzun psikologiko eta fisiologikoak dira. Gure beharren, balioen eta inguruaren berri ematen dute
Emozioek erabakiak hartzen laguntzen digute, gure barruko egoera adierazten dute, eta aldaketetara egokitzeko bultzatzen gaituzte.
3
Emozio "onak" eta "txarrak"
Ez dago emozio on edo txarrik. Emozio guztiek dute funtzio erabilgarria: zerbait adierazten digute edo zerbait egitera bultzatzen gaituzte. Adibidez, beldurrak arriskutik babesten gaitu, tristurak gelditu eta pentsatzera eramaten gaitu, eta pozak gauza onak errepikatzera animatzen gaitu. Garrantzitsuena da emozio horiek nola kudeatzen ditugun. Ondo ulertu eta erabiltzen baditugu, lagungarriak izango dira; baina gaizki kudeatzen baditugu, arazoak sor ditzakete.
Emozioen helburua da gorputza prestatzea, aukerak gidatzea eta gizarte-harremanak zein enpatia erraztea. Emozioek laguntzen digute egoera bakoitzean nola jokatu jakiten: batzuetan azkar erreakzionatzera bultzatzen gaituzte, eta beste batzuetan gelditu eta pentsatzera. Gainera, gure emozioak adierazteak besteekin hobeto konektatzen laguntzen digu, eta haienak ulertzea errazten du.
Oinarrizko emozioak, hala nola poza, beldurra, tristura, haserrea, sorpresa eta nazka, unibertsalak dira eta erraz ezagutzen dira. Pertsona guztiek sentitzen dituzte, munduko edozein tokitan egon arren. Gainera, normalean aurpegian, ahotsean edo jokabidean nabaritzen dira, eta horregatik erraza da besteek zer sentitzen duten ulertzea.
6
Emozio konplexuak edo bigarren mailako emozioak
Emozio konplexu edo bigarren mailako emozioak oinarrizko emozioak eta bizitzan zehar ikasitakoa (esperientziak eta kultura) nahastetik sortzen diren sentimenduak dira. Adibidez, ez dira bakarrik tristura edo haserrea, baizik eta jelosia, errua edo lotsa bezalako emozioak. Pertsona bakoitzaren bizipenak, pentsamenduak eta gizarte-arauak oso garrantzitsuak dira emozio hauek sortzeko. Horregatik dago hainbeste emozio mota: bakoitzak bere modura senti ditzake, bizi izan duenaren arabera.
7
Besteen emozioak ulertzen
Besteen emozioak ulertzeko, arreta handiz begiratu behar dugu. Garrantzitsua da haien gorputz-hizkuntza ikustea (aurpegia, keinuak, jarrera), ahotsaren tonua entzutea eta egoera edo testuingurua kontuan hartzea. Hau da, ez da nahikoa zer esaten duten entzutea bakarrik; nola esaten duten eta zer egoeratan dauden ere begiratu behar dugu. Horrela, hobeto ulertzen dugu zer sentitzen duten eta zergatik.
8
Ahozkoak ez diren seinaleak
Ahozkoak ez diren seinaleek (aurpegiko adierazpenak, jarrera eta begiradaren jarraipena)laguntzen digute norbaitek nola sentitzen den ulertzen. Adibidez, irribarreak poza adieraz dezake, sorbalda beheratuek tristura, eta beste aldera begiratzeak deseroso edo nervioso sentitzen dela adierazi dezake. Seinale hauek laguntzen digute besteen sentimenduak ulertzen, hitz egin gabe ere.
Enpatia izatea horrela da: besteen lekuan jartzea eta haien sentimenduak ulertzea. Horretarako, arreta handiz entzun behar dugu, haien emozioak baliozkotzen ditugula erakutsi eta modu egokian eta errespetuz erantzun. Hau da, ez da nahikoa bakarrik entzutea; haien sentimenduak ulertzen ditugula eta garrantzitsua direla erakustea da.
Ondorioz, emozioak ezagutzea oso garrantzitsua da. Emozioak ulertzeak laguntzen digu gure burua hobeto kontrolatzen, harreman osasuntsuak izaten eta gure eta besteen mundu emozionala ulertzen. Besteei arreta ematea, haien sentimenduak baliozkotzea eta modu egokian erantzutea, enpatiaren bidez, guzti hori errazten du. Horrela, hobeto ulertzen dugu nola sentitzen garen guk eta nola sentitzen diren besteak.
|