Azalpena
Buruaren kanpoko hezurra da, barruan entzefaloa gordetzen duena eta babes funtzioa du.
Ornodunen bizkarraren albo banatan dauden bi hezurretako bakoitza da. Hezur honek humeroa eta klabikula lotzen ditu.
Hezur luzexka bat da, bikoiztua eta ez simetrikoa. Bularraren goialdean eta aurrealdean dago eta eskapularekin batera gerri eskapularra osatzen du.
Toraxeko hezur bat da, laua, bakoitia, erdikoa eta simetrikoa. Bularrezurrak, birikak eta bihotza babesten laguntzen du.
Ornodunen bizkarrean zehar doan ornoz osatutako hezur multzoa da. Bizkarrezurra, eskeleto axialaren parte da.
Goiko gorputz adarreko hezurrik luzeena da, sorbaldatik ukondora joaten dena.
Hezur luze bat da, bikoitia eta ez simetrikoa. Kubituaren kanpoan dago, besoaren kanpoko aldean.
Besoko hezur luze bat da, erradioarekiko paralelo, humeroaren troklea eta karpoen artean kokatua.
Esternoiaren goiko zatia
Esternoiaren erdiko zatia
Esternoiaren beheko zatia
Saihets-hezurra ornodun gehienen torax kutxa osatzen duten eta norabide laprana duten hezurrak dira. Lehenengo 7 bikoteak benetako saihetsak dira, esternoiari zuzenki lotuta daudenak.
Saihets-hezurra ornodun gehienen torax kutxa osatzen duten eta norabide laprana duten hezurrak dira. Saihets aizunak 3 bikote dira, eta esternoiari kartilago batez lotuta daude.
Saihets-hezurra ornodun gehienen torax kutxa osatzen duten eta norabide laprana duten hezurrak dira. Azkenengo 2 bikoteak saihets lokak dira, eta ez daude esternoiari lotuta.
Pelbisaren azetabuloa eta femurraren artean sortzen den giltzadura da bere funtzio nagusia gorputza estatiko dagoenean (zutik, adibidez) edo mugimenduak (oinez edo korrika, adibidez) duen pisua mantentzea da.
Pelbisaren atzealdeko hezurra da. Sakroa hezur labur, bakoiti, simetriko eta laprana da, 5 ornoz osatuta dago, triangelu itxurarekin.
Ilionaren gandorra edo ertza da.
Pelbiseko hezur zabal bat da, beste bi hezurrekin batera (iskiona eta pubisa) aldaka osatzen duena.
Pelbiseko hezur bat da, ilionarekin eta pubisarekin batera, aldaka osatzen duena.
Pelbiseko hezur bat da, ilionarekin eta iskionarekin batera, aldaka osatzen duena.
Gorputzaren erdiko planoan bi pubis hezurren baturak aurrealdean sortzen duen artikulazio kartilaginosoa eta erdifinkoa da.
Gizakietan hezur luzeena, handiena eta gogorrena da. Gizaki batean batez beste bere altueraren %26,74 neurtzen du, eta izterrean kokatzen da.
Hankaren behealdean dauden bi hezurretatik meheena da, kanpoaldean dagoena.
Belaunaren azpian dauden bi hezurretatik handiena eta luzeena da. Orkatilako hezurrak eta belaunaren bitartez izterrezurra elkartzen ditu.
Oinaren atzealdeko hezur multzoa da, hanka hezurraren eta metatartso hezurren artean kokaturik dagoena.
Bost hezur daude, oinaren erdialdeko aurpegian kokatuak.
Ornodun gehienen esku eta oinetan dauden hezurrak dira. Oinetako falangeei behatz-hezur deitzen zaie.
Eskumuturreko hezurdura osatzen duen zortzi hezurreko taldea da.
Eskuko hezur multzoa da, karpoaren eta hatzen artekoa, metakarpoaren bost hezurrek osatua.
Ornodun gehienen esku eta oinetan dauden hezurrak dira. Eskuetako falangeei hatz-hezur deitzen zaie.
Burezurraren atzeko zatia da.
Hezur bakoiti eta zentrala da; sudur-barrunbeen atzealdean dago, eta haien trenkada eratzen du.
Sudurrean dagoen zuloa da.
Animalia Gnathostomata guztiek duten barailaren beheko hezurra da, ahoaren beheko osagaia, higigarria eta goiko masailezurrarekin kontrajarria.
Aurpegiko hezur bat da. Bikoitia, pneumatikoa, motza eta forma irregularrekoa da.
Hezur pare bat da, laburra eta trinkoa, lauki formaduna eta aurpegiko masaila eta begiaren orbitaren zati bat eratzen duena.
Burezurraren oinaldearen erdigunean kokatzen den hezur pneumatiko bakoitia da aurretik begiratuta saguzar itxura duena.
Sudur-gainaldeko hezur bikoitia da, laburra eta trinkoa. Atal bakoitzak lauki-itxura du, eta beste aldeko sudur-hezurrarekin, etmoidearekin, hezur frontalarekin eta goiko masailezurrarekin artikulatzen da.
Buru-hezurreko hezur pneumatiko bakun simetrikoa da. Pneumatikoa denez, sudur-barrunbetik igarotzen den airea hezur horren barrutik ere igarotzen da.
Burezurraren gaineko zatiak dira.
Burezurraren alboko zatiak dira.
Funtzio bezala belarritik tinpanoraino soinua eramatea duen kanpo belarriaren barrunbe bat da.
Burezurraren atzeko zatia da.