Historiaurrea eta Ibaietako ZibilizazioakVersión en línea
Historiaurrea eta Ibaietako Zibilizazioei buruzko testa egin ezazue. Beti erantzun zuzena edo zuzenak aukeratu beharko dira. Kasu batzutan erantzun zuzena bakarra izango da, beste batzutan bat baino gehiago. Test bakoitzean 28 galdera daudenez, gutxienez bi aldiz egin beharko duzue prestatutako galdera guztiei erantzuteko, denera 56 galdera direlako.
1
1435. urtea zein mende eta milurtea izango da?
a
XV. mendea eta I. milurtea
b
XV. mendea eta II. milurtea
c
IV. mendea eta II. milurtea
d
XVI. mendea eta I. milurtea
2
Zein urte izango da duela 6.000 urte?
a
K.a. 3578. urtea
b
K.a 3977. urtea
c
K.o. 207. urtea
d
K.a. 2.978. urtea
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Lehen gizakia agertu zenetik nekazaritza eta abeltzaintza azaldu artekoa.
b
Bi etapaz osatuta dago: Paleolitoa eta Neolitoa.
c
Historiaren lehenengo aroa da.
d
Lehen gizakia agertu zenetik idazketa azaldu artekoa.
4
Zein ezaugarri dira Antzinarorako zuzenak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Erromatar Inperioaren gainbeherarekin hasi zen.
b
Lehenengo idatziak agertu zirenetik Erromatar Inperioaren desagerpenarekin luzatutako aroa da.
c
Munduaren lehenengo itzulia eta Kristobal Kolonen aurkikuntzak sartzen dira bertan.
d
Lau zibilizazio nagusi agertu ziren: Mesopotamia, Egipto, Grezia eta Erroma.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Gizakiaren eboluzio prozesua da.
b
Lehen gizakia agertzen denetik, tximinoa bihurtu arteko aldaketa guztiak.
c
Aldaketen artean: hankabitan ibiltzea, eskuak erabiltzea, garuna handitzea...
d
Historikoki hominido gutxi egon dira eta azkena Australopithecusa izan zen.
6
Tresna edo asmakuntza hauetatik zeintzuk izan ziren Paleolitokoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Goldea.
b
Hezurrezko jostorratzak.
c
Zeramikazko ontziak.
d
Harri gordinez egindako gezi-puntak.
7
Tresna edo asmakuntza hauetatik zeintzuk izan ziren Neolitokoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Arropetarako ehunak edo telak.
b
Harri leunduaz egindako sega edo igitaia.
c
Gurpila.
d
Hezurrezko arpoiak.
8
Tresna edo asmakuntza hauetatik zeintzuk izan ziren Metal Arokoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Harri leunduaz egindako eskuzko errota.
b
Harri gordinez egindako aizkora.
c
Nekazaritzarako ureztatze sistemak eta kanalak.
d
Itsasontzien belak.
9
Zein zen Paleolitoko biztanleriaren bizitokia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Gizarte nomada zen, bizitoki finkorik ez zuen.
b
Txaboletan edo kobazuloetan bizi ziren.
c
Gizarte sedentarioa zen, bizitoki finkoa zuten.
d
Herrixketan bizi ziren.
10
Zeintzuk ziren Neolito eta Metal Aroko etapen arteko ezberdintasun nabarmenenak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Metal Aroan bi jarduera ekonomiko berri garrantzitsu agertu zirela: metalurgia eta merkataritza.
b
Lanaren espezializazioa gertatu zela.
c
Nekazaritzako ekoizpena handitu eta garraiobideak agertu zirela.
d
Biztanleria herrixketatik harresidun hirietara pasa zela bizitzera.
11
Zer da ekonomia harrapakaria?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Ehiza, arrantza eta fruitu bilketatik bizi dena.
b
Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautzatik bizi dena.
c
Beraien janaria eta produktuak ekoizten dituenak.
d
Beraien janaria ekoizten ez duena.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Neolitoan egindako pintura handiak.
b
Metal Aroan harriz egindako eraikuntza handiak.
c
Gehienak helburu ekonomikoa zuten.
d
Hiru mota zeuden: menhirrak, trikuharriak eta harrespilak.
13
Zeintzuk ziren Neolitoko errepresentazio artistikoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Hezurretako grabatuak.
b
Metalezko bitxiak.
c
Labar-artea.
d
Buztinezko eskultura txikiak.
14
Zeintzuk ziren Paleolito eta Neolitoaren arteko antzekotasunak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Tresnak edo lanabesak harriz egiten zituztela.
b
Ekonomia ekoizlea eta gizarte sedentarioa zutela.
c
Gizartea tributan antolatzen zela.
d
Labar-arteko margolanak egiten zituztela.
15
Nolakoak ziren Neolitoko herrixkak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Txikiak eta sinpleak.
b
Etxebizitzak adreiluz egiten ziren.
c
Ibaien ondoan kokatutakoak.
d
Harresiz inguratuta zeuden.
16
Tresna honen inguruko erantzun zuzenak aukeratu.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Paleolito garaikoa da.
b
Goldea da, soroetako lurrak mugitzeko erabiltzen zen.
c
Sega edo igitaia da, soroetako belarrak mozteko erabiltzen zen.
d
Neolito garaikoa da.
17
Tresna honen inguruko erantzun zuzenak aukeratu.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Metal Arokoa da.
b
Arma mota bat, zehazki eskudoa, soldaduek beraien gorputza babesteko.
c
Neolitokoa da.
d
Platerra da, bertan janaria ipini eta jaten zuten.
18
Tresna honen inguruko erantzun zuzenak aukeratu.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Neolitokoa da.
b
Paleolitokoa da.
c
Arrantzarako arpoia zen.
d
Larrua josteko orratza zen.
19
Zein megalito mota da? Zein zen bere funtzioa? Garaia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Menhirra. Santutegi moduan erabiltzeko.
b
Paleolitokoa.
c
Trikuharria. Hilobi kolektiboak ziren.
d
Metal arokoa.
20
Tresna hauetatik zeintzuk dira Metal arokoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
b
c
d
21
Zein megalito mota da? Zein zen bere funtzioa? Garaia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Harrespila. Santutegi moduan erabiltzen zen.
b
Metal arokoa.
c
Menhirra. Eguzkia gurtzeko.
d
Neolitoa.
22
Tresna hauetatik zeintzuk dira Neolitokoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Zeramikazko ontzia.
b
Harri gordinez egindako gezi-puntak.
c
Eskuzko errota.
d
Gurpila.
23
Begiratu irudia eta aukeratu erantzun zuzenak.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Neolitokoa da.
b
Paleolitokoa da.
c
Nekazaritza, abeltzaintza, telazko arropak, zeramikak eta herrixka bat ikusten direlako.
d
Ehiza, fruitu-bilketa, larruzko arropak, harrizko zein adartxoez egindako hainbat tresna eta kobazuloa ikusten direlako.
24
Begiratu irudia eta aukeratu erantzun zuzenak.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Metal Arokoa da.
b
Neolitokoa da.
c
Metalaren lanketa ikusten delako eta lanaren banaketa zehatza.
d
Abeltzainak, nekazariak eta artisauak ikusten dira.
25
Begiratu irudia eta aukeratu erantzun zuzenak.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Neolito garaikoa da.
b
Metal Arokoa da.
c
Metalaren lanketa ikusten delako eta hiria harresiz inguratuta dagoelako.
d
Abeltzainak, nekazariak eta artisauak ikusten direlako. Artisau hauek zeramikazko ontziak egiten ari dira.
26
Zein garaiko labar-artea da? Zergatik?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Paleolitokoa.
b
Neolitokoa.
c
Pertsonak agertzen direlako animaliekin batera, sinplegoa da eta kolore bakarra duelako.
d
Irudia nahiko errela delako, animaliak bakarrik agertzen direlako eta marrazki koloretsua delako.
27
Zer izan zen labar-artea?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Kobazuloetako pinturak ziren.
b
Paleolito garaian soilik margotu zituzten.
c
Bereziki animaliak irudikatzen ziren.
d
Neolitoko irudietan pertsonak ere azaltzen ziren, irudi sinplegoak eta kolore bakarrekoak ziren.
28
Aukeratu lanabes honen ezaugarri nagusiak
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Arpoia, arrantzarako. Neolitokoa.
b
Gezi-puntak, ehizarako.
c
Aizkora, gauzak mozteko (zuhaitzen enborrak, haragia...).
d
Paleolitokoa.
29
Aukeratu lanabes honen ezaugarri nagusiak
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Zeramikazko ontzia edo suhila.
b
Eskuzko errota.
c
Sukaldatzeko edo haziak gordetzeko. Neolitikoa.
d
Aleak txikitzeko. Paleolitokoa.
30
Zein megalito mota da? Zein zen bere funtzioa? Garaia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Harrespila, hildakoak lurperatzeko hilobiak ziren.
b
Menhirra, eguzkia gurtzeko eta muga geografikoak markatzeko.
c
Antzinarokoa, Egiptoko zibilizazioaren barruan.
d
Metal arokoa.
31
Zein garaiko labar-artea da? Zergatik?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Paleolitokoa.
b
Neolitokoa.
c
Animaliak agertzen direlako, nahiko errealak eta koloretsuak.
d
Animaliak eta pertsonak agertzen direlako, kolore bakarrekoak eta nahiko marrazki sinpleak dira.
32
Zer da gizarte nomada?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Bizitoki finkorik ez duena, janariaren araberan mugitzen direnak.
b
Bizitoki finkoa duena, ekonomia ekoizlea duelako.
c
Neolito eta Metal aroko gizartea zen.
d
Paleolito garaiko gizartea zen.
33
Zer da gizarte sedentarioa?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Bizitoki finkoa ez duena, janariaren araberan mugitzen direnak.
b
Bizitoki finkoa duena, ekonomia ekoizlea duelako (herrixketan, hirietan...).
c
Neolitotik aurrerarako gizartea da.
d
Paleolitotik aurrerako gizartea da.
34
Zer izan zen Antzinaroa?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Lehen gizakia agertu zenetik Erromatar Inperioaren erorketara arte zabaldu zen aro historikoa.
b
Idazkeraren asmakuntzatik Erromatar Inperioaren erorketara arte zabaldu zen aro historikoa.
c
Zibilizazio nagusi hauek zeuden: Mesopotamia, Egipto, Grezia eta Erroma.
d
Zibilizazio nagusi hauek zeuden: Mesopotamia, Egipto eta Bikingoak.
35
Zeintzuk ziren Ibaietako Zibilizazioen ezaugarriak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Kultura eremu handiak ziren.
b
Gizarte hierarkizatua zuten.
c
Eraikuntzako lan handiak egiten ziren.
d
Botere politiko ahula zuten.
36
Zer suposatzen zuen pribilegiatua izatea?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Eskubide guztiak zituzten.
b
Errege edo faraoiari agintzen laguntzen zioten.
c
Ondasun gutxi batzuen jabe ziren.
d
Ondasun gehienen jabeak ziren.
37
Gizarte klaseen ezaugarri eta funtzioetatik zeintzuk dira zuzenak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Emakumeek gizon baten menpe zeuden eta hauen soldataren erdia kobratzen zuten.
b
Eskribak hirietako dokumentuak idazten zituzten eta pribilegiatuak ziren.
c
Eskulangileek ez zuten askatasun pertsonalik, jabe baten menpekoak ziren.
d
Nobleak kargu garrantzitsuenak zituzten eta ondasun askoren jabe ziren.
38
Nortzuk ziren eskribak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Mesospotamia eta Egiptoko gizarte klase pribilegiatua zen.
b
Mesopotamia eta EgiptokogGizarte klase ez pribilegiatua zen.
c
Lantegietan lan egiten zuten hainbat produktu ekozten.
d
Hirietako kudeaketa eramaten zuten (dokumentuak idazten eta irakurtzen, kontabilitatea eramaten...).
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Egiptoko dorre mailakatua zen.
b
Mesopotamiakoa dorre mailakatua zen.
c
Errezatzeko soilik erabiltzen zen.
d
Astronomi-behatokirako, errezatzeko eta iragarpenak egiteko erabiltzen zen.
40
Zer ziren Lur Beltzak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Nilo ibaitik urrun gelditzen ziren eremuak.
b
Nilo ibaiaren inguruko eremuak ziren.
c
Nekazaritzarako lur emankorrak ziren eta izen hori zuten buztina dela-eta.
d
Basamortuko lur ez emankorrak ziren.
41
Zeintzuk ziren faraoiaren ezaugarriak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Mesopotamiako erregea zen.
b
Botere guztia zuen: legeak egin, gobernatu, armada zuzendu, merkataritza kontrolatu...
c
Emakumeak ezin ziren faraoia izatera iritsi.
d
Lurreko jainkotzat kontsideratzen zen.
42
Egiptoko gizarte klase hauetan zuzenak diren ezaugarriak aukeratu:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Egiptoko nekazarien egoera Mesopotamiakoena baino okerragoa zen, uholde garaian behartuta zeudelako eraikinak eraikitzera eta esklabo bezala tratatu zituztelako.
b
Egiptoko emakumeek eskubide gutxi batzuk lortu zituzten (negozioak gobernatu, jabetzak izan eta dibortziatzekoa), horregatik ez ziren kokatzen gizarte piramidearen oinarrian esklaboekin batera.
c
Egiptoko gizartea konplexuagoa izan zen, gizarte maila eta klase gehiago izan zituelako.
d
Egiptoko hirietan merkatariak eta eskulangileak soilik bizi ziren.
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Antzinako Egiptoko tenpluak dira.
b
Antzinako Egiptoko hilobiak dira.
c
Eraikin txikiak eta barrutik sinpleak ziren. Edozein pertsona lurperatzeko erabilitakoak.
d
Eraikin handiak eta barrutik konplikatuak ziren. Faraoiak eta nobleak lurperatzeko erabilitakoak.
44
Zer hilobi mota da? Zertarako? Garaia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Hipogeoa, faraoiak edo nobleak lurperatzeko.
b
Mastaba, jende arrunta lurperatzeko.
c
Egiptokoa.
d
Mesopotamiakoa.
45
Zein hilobi mota da? Zertarako? Garaia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Piramidea, faraoiak eta nobleak lurperatzeko.
b
Mastaba, jende arrunta lurperatzeko.
c
Mesopotamiakoa.
d
Egiptokoa.
46
Zein hilobi mota da? Zertarako? Garaia?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Piramidea, faraoiak eta nobleak lurperatzeko.
b
Hipogeoa, faraoiak eta nobleak lurperatzeko.
c
Egiptokoa.
d
Mesopotamiakoa.
47
Zeintzuk ziren Egiptoko eskulturaren ezaugarri nagusiak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Erlijioarekin eta politikarekin erlazionatuta zegoen.
b
Normalean jende arruntaren eskulturak egiten ziren.
c
Irudiak handiak izaten ziren eta harriz egindakoak.
d
Irudiak idealizatuak eta zurrunak ziren.
48
Zeintzuk ziren Egiptoko pinturaren ezaugarri nagusiak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Kolore gutxi erabiltzen zituzten.
b
Perspektibarekin egiten ziren eta aurpegiek espresio handia zuten.
c
Frontaltasuna eta hierarkizazioa erabiltzen zen.
d
Irudiak idealizatuta zeuden eta mugimendu gutxi zuten.
49
Nortzuk ziren Egiptoko faraoiaren laguntzaileak gobernuan?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Eskribak.
b
Apaizak.
c
Eskulangileak.
d
Nobleak.
50
Egiptoko soldaduen gizarte klasearen ezaugarriak aukeratu:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Ez-pribilegiatuak ziren.
b
Eskriben gizarte maila berdinean zeuden.
c
Herrialdea babesten zuten.
d
Ondasun batzuk zituzten.
51
Egiptoko zerbitzarien ezaugarriak aukeratu:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Ez-pribilegiatuak ziren.
b
Nekazarien gizarte maila berdinean kokatzen ziren.
c
Hirietan bizi ziren.
d
Faraoi eta nobleen etxeetan lan egiten zuten.
52
Egiptoko merkatarien ezaugarriak aukeratu:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Ez-pribilegiatuak ziren.
b
Landa-eremuan bizi ziren.
c
Produktuen salerosketaz arduratzen ziren.
d
Eskulangile eta zerbitzarien gizarte maila berdinean kokatzen ziren.
53
Aukeratu esklaboen ezaugarriak:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Mesopotamia eta Egiptoko piramidearen oinarrian kokatzen ziren.
b
Jabe baten menpe zeuden, ez zuten askatasun pertsonalik.
c
Beraien jabea aukera zezaketen.
d
Etengabe lan egin behar zuten.
54
Zein ezaugarri izan ziren Mesopotamiakoak?
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Emakumeek ez zuten eskubiderik eta esklaboekin batera kokatzen ziren gizarte piramidearen oinarrian.
b
Ziguratak eraiki zituzten.
c
Agintean faraoia zegoen.
d
Piramideak eraiki zituzten.
55
Egiptoko pintura honen ezaugarriak:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Frontaltasuna eta hierarkizazioa ageri dira.
b
Idealizazioa, pertsonak gazte eta eder agertzen direlako.
c
Egiptoko jainko-jainkosak irudikatuta datoz.
d
Perspektibarik gabekoa eta kolore biziak.
56
Egiptoko eskultura hauen ezaugarriak:
Aukeratu erantzun bat edo gehiago
a
Irudiak errealitate osoz errepresentatuta daude.
b
Klase ez-pribilegiatuak irudikatuta datoz.
c
Idealizazioa eta irudi zurrunak.
d
Eskultura handiak eta harrizkoak.