Relacionar Columnas LOTU PLANETAK ETA EZAUGARRIAKVersión en línea Planeta bakoitzaren ezaugarriak badakizkizu? aurkitu bikoteak! por GARAZI BATIZ ETXEBARRIA 1 Eguzki-sisteman dagoen planeta handiena da. Beste guztiak haren barnean kabituko lirateke! 2 Eguzkitik kontatzen hasita hirugarren planeta da, eta bizitza edukitzeko baldintza aproposenak ditu. Eguzkitik gertuago egon izan balitz, beroegi egingo luke; eta urrutiago egongo balitz, hotzegi. 3 Horixka da kolorez, eta Eguzkitik gertuen dagoen planeta. Harkaitz handi bat bezalakoa da. 4 Kolore urdinxka duen planeta da, eta, Saturno bezala, eraztunez inguratuta dago. 5 Ez da Eguzkitik gertuen dagoen planeta, baina bai beroena. Gauez ondoen ikusten den planeta da. 6 Kolore gorriko zorua duenez, planeta gorria deitzen zaio askotan. 7 Izotzez eta hautsez osatutako eraztun nabarmenak dituen planeta da. 8 Planeta hau ere kolore urdinekoa da, eta Saturno eta Neptunoren artean dago.