Crear actividad
Jugar Test
1. 
Gorputz geometriko bat...
A.
3 dimentsiotako poliedro bat da
B.
3 dimentsiotako biraketa gorputz bat da.
C.
3 dimentsiotako irudi geometriko bat da.
2. 
Zein da esaldi okerra?
A.
kuboa, prisma zuzen erregularra da.
B.
tetraedroa, piramide triangeluar erregular bat da.
C.
prisma pentagonala, prisma erregular bat da.
3. 
Kono bat...
A.
triangelu zuzen bat bere kateto baten inguruan biratzean sortzen da.
B.
triangelu zuzen bat bere hipotenusaren inguruan biratzean sortzen da.
C.
triangelu zuzen bat bere aldeetako baten inguruan biraraziz sortzen da.
4. 
Prisma erregularrek…
A.
oinarria laukia izan dezakete bakarrik.
B.
edozein oinarri poligonal izan dezake.
C.
edozein irudi lau izan dezakete.
5. 
Konoaren G sortzailea…
A.
triangelu sortzailearen katetoaren luzera da.
B.
triangelu sortzailea izendatzeko era bat da.
C.
triangelu sortzailearen hipotenusaren luzera da.
6. 
Dodekaedroa...
A.
hamabi pentagonoz eraturiko poliedro erregularra da.
B.
hamabi hexagonoz eraturiko poliedro erregularra da.
C.
hogei pentagonoz eraturiko poliedro erregularra da.
7. 
Poliedro erregularrak…
A.
errealitatean sei besterik ez dira existitzen.
B.
poliedro erregularrez eratzen dira.
C.
triangelu erregularrez eraturiko 3 besterik ez daude.
8. 
Piramide baten bolumena…
A.
oinarri eta altuera bereko prisma baten erdia da.
B.
oinarri eta altuera bereko prisma baten herena da.
C.
oinarri eta zabalera bereko prisma baten herena da.
9. 
Prisma zuzen baten azalera…
A.
bi aldiz oinarriaren azalera bider alboko azalera da.
B.
bi aldiz oinarriaren azalera gehi alboko azalera da.
C.
oinarriaren azalera bider prismaren altuera da.
10. 
Kuboa…
A.
prisma erregular zuzen bat da.
B.
sei aldeko poligono erregular bat da.
C.
lau erpineko poliedroa bat da.
11. 
Piramide baten altuera…
A.
oinarriaren zentrotik alboko aurpegiak elkartzen diren erpinera doan distantzia da.
B.
beheko erpin batetik alboko aurpegiak elkartzen diren erpinera doan distantzia da.
C.
oinarriaren aldearen zentrotik alboko aurpegiak elkartzen diren erpinera doan distantzia da.
12. 
Kono baten azalera…
A.
alboko azalera gehi oinarriaren perimetroa da.
B.
alboko azalera bider oinarriaren azalera da.
C.
sektorearen azalera gehi oinarriaren azalera da.
13. 
Zilindro baten bolumena
A.
oinarri eta altuera bereko kono baten herena da.
B.
alboko azalera gehi bi aldiz oinarrien azalera da.
C.
oinarri eta altuera bereko kono baten hirukoitza da.
14. 
Poliedro erregular bat…
A.
ikosaedroa da, 20 pentagono erregularrez eraturik dagoelako.
B.
oktogonoa da, 8 triangelu aldekidez eraturik dagoelako.
C.
tetraedroa da, 4 triangelu aldekidez eraturik dagoelako.
15. 
Biraketa gorputz bat…
A.
triangelu bat, zirkulu erdi bat edo laukizuzen bat bere aldeetako batean biratzean sortzen den gorputz geometrikoa da.
B.
edozein irudi lau bere aldeetako baten inguruan biratzean sortzen den gorputz geometrikoa da.
C.
existitzen den gorputz geometriko perfektu bakarra da, erpin gabeko gorputz geometriko bakarrak baitira.