Gorputz geometrikoakVersión en línea Gorputz geometrikoen inguruko errepaso test-a por Iraia San Miguel Lizarralde 1 Gorputz geometriko bat... a 3 dimentsiotako poliedro bat da b 3 dimentsiotako biraketa gorputz bat da. c 3 dimentsiotako irudi geometriko bat da. 2 Zein da esaldi okerra? a kuboa, prisma zuzen erregularra da. b tetraedroa, piramide triangeluar erregular bat da. c prisma pentagonala, prisma erregular bat da. 3 Kono bat... a triangelu zuzen bat bere kateto baten inguruan biratzean sortzen da. b triangelu zuzen bat bere hipotenusaren inguruan biratzean sortzen da. c triangelu zuzen bat bere aldeetako baten inguruan biraraziz sortzen da. 4 Prisma erregularrek… a oinarria laukia izan dezakete bakarrik. b edozein oinarri poligonal izan dezake. c edozein irudi lau izan dezakete. 5 Konoaren G sortzailea… a triangelu sortzailearen katetoaren luzera da. b triangelu sortzailea izendatzeko era bat da. c triangelu sortzailearen hipotenusaren luzera da. 6 Dodekaedroa... a hamabi pentagonoz eraturiko poliedro erregularra da. b hamabi hexagonoz eraturiko poliedro erregularra da. c hogei pentagonoz eraturiko poliedro erregularra da. 7 Poliedro erregularrak… a errealitatean sei besterik ez dira existitzen. b poliedro erregularrez eratzen dira. c triangelu erregularrez eraturiko 3 besterik ez daude. 8 Piramide baten bolumena… a oinarri eta altuera bereko prisma baten erdia da. b oinarri eta altuera bereko prisma baten herena da. c oinarri eta zabalera bereko prisma baten herena da. 9 Prisma zuzen baten azalera… a bi aldiz oinarriaren azalera bider alboko azalera da. b bi aldiz oinarriaren azalera gehi alboko azalera da. c oinarriaren azalera bider prismaren altuera da. 10 Kuboa… a prisma erregular zuzen bat da. b sei aldeko poligono erregular bat da. c lau erpineko poliedroa bat da. 11 Piramide baten altuera… a oinarriaren zentrotik alboko aurpegiak elkartzen diren erpinera doan distantzia da. b beheko erpin batetik alboko aurpegiak elkartzen diren erpinera doan distantzia da. c oinarriaren aldearen zentrotik alboko aurpegiak elkartzen diren erpinera doan distantzia da. 12 Kono baten azalera… a alboko azalera gehi oinarriaren perimetroa da. b alboko azalera bider oinarriaren azalera da. c sektorearen azalera gehi oinarriaren azalera da. 13 Zilindro baten bolumena a oinarri eta altuera bereko kono baten herena da. b alboko azalera gehi bi aldiz oinarrien azalera da. c oinarri eta altuera bereko kono baten hirukoitza da. 14 Poliedro erregular bat… a ikosaedroa da, 20 pentagono erregularrez eraturik dagoelako. b oktogonoa da, 8 triangelu aldekidez eraturik dagoelako. c tetraedroa da, 4 triangelu aldekidez eraturik dagoelako. 15 Biraketa gorputz bat… a triangelu bat, zirkulu erdi bat edo laukizuzen bat bere aldeetako batean biratzean sortzen den gorputz geometrikoa da. b edozein irudi lau bere aldeetako baten inguruan biratzean sortzen den gorputz geometrikoa da. c existitzen den gorputz geometriko perfektu bakarra da, erpin gabeko gorputz geometriko bakarrak baitira.