Relacionar Columnas Animalia ornogabeen ezaugarriak Versión en línea Animalia ornogabeak taldeetan sailkatzen ditugu antzeko ezaugarriak dituztelako. Ezaugarri horiek ezagutuko ditugu. por Amaia Azpiroz Artano 1 6 hanka artikulatuak; Gorputzean burua, toraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak (2 antena), aho espezializatua, bi begi handi konposatuak eta zenbait begi bakun dituzte. 2 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua, bi begi handi dituzte), masa biszerala luzatuta eta oina (garro bilakatuta ahoaren inguruan). Ezaugarri nagusia bentosadun garroak dituztela buruan. 3 8 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenarik gabeak dira. 4 Gorputz biguna, zaku formakoa, eta ahoa garroz inguratua. Espezie gehienak itsasokoak dira. 5 Gorputza poroz estalia dute eta itsas hondoan finko bizi dira. 6 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua), masa biszerala eta oina (nahiko handia). Pieza bakarreko maskorra dute (barea salbu). 7 Gorputz biguna eta zilindrikoa, mehea, ez dute eraztunik. Uretan eta lehorrean aske bizi dira, baina espezie batzuk parasitoak dira. 8 Hanka artikulatuak, asko dituzte; Gorputza luzanga, enborra eta burua bereizten dira. Antenadunak dira (2 antena). 9 10 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak dira (4 antena). 10 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (ez zaie antzematen), masa biszerala eta oina (txikia, aizkora formakoa). Bi piezako maskorra dute. 11 Gorputz biguna, luzanga, zilindrikoa, eta eraztunetan banatua. Hankarik ez dute. Badira bai lehorrekoak eta bai uretakoak. 12 Bururik gabeko animaliak dira, eta gorputza arantzaz edo plaka gogorrez estalia dute. Itsasokoak dira. 13 Gorputz biguna, luzanga eta zapala dute. Espezie gehienak parasitoak dira, baina badaude uretakoak aske bizi direnak. ARTROPODOAK MIRIAPODOAK KNIDARIOAK ARTROPODOAK KRUSTAZEOAK MOLUSKUAK BIBALBIOAK ANELIDOAK MOLUSKUAK ZEFALOPODOAK ARTROPODOAK INTSEKTUAK PORIFEROAK MOLUSKUAK GASTEROPODOAK ARTROPODOAK ARAKNIDOAK NEMATODOAK EKINODERMOAK PLATIHELMINTEAK