ELIKADURARI ETA JAN-EDANAK ALFERRIK GALTZEARI BURUZKO DATUAK Versión en línea Inoiz pentsatu al dugu nolakoa izango litzatekeen gure bizitza janari nahikorik edukiko ez bagenu? Jolas honen bidez, elikadurari buruzko datu txundigarriak ezagutuko dituzu. por actividades mancoeduca 1 Mundu-mailan zein elikagai-portzentaje galdu edo alferrik galtzen da urtean? Iturria: FAO eta navarraagraria.com a %10 b %20 c %30 2 Zenbat pertsonak pairatzen dute desnutrizioa munduan? Iturria: navarraagraria.com a 540 milioi b 798 milioi c 825 milioi 3 Non galtzen da elikagai-kantitate handiagoa? Iturria: FAO 2019 a Ipar Amerika eta Europa b Erdialdeko Asia eta Hego Asia c Australia eta Zeelanda Berria 4 Zein dira gehien galtzen diren elikagaiak? Iturria: FAO 2019 a Haragia eta jatorria animalietan duten produktuak b Frutak eta barazkiak c Sustraiak, tuberkuluak eta labore oleaginosoak 5 Zer elikagai-kantitate botatzen du zakarrontzira europar batek batez beste? Iturria: navarraagraria.com a 113 kilogramo b 153 kilogramo c 173 kilogramo 6 Zer elikagai-kantitate botatzen du zakarrontzira nafar batek batez beste? Iturria: Nafarroako Gobernua a 55 kilogramo b 75 kilogramo c 95 kilogramo 7 Zenbat pertsonak behar izan zuten Nafarroako Elikagaien Bankuaren laguntza jan ahal izateko 2019an? Iturria: Nafarroako Elikagaien Bankua a 16.753 pertsona b 20.629 pertsona c 22.766 pertsona 8 Zenbat kilogramo-elikagai banatzen ditu Nafarroako Elikagaien Bankuak hilabete bakoitzean? Iturria: Nafarroako Elikagaien Bankua a 200.000 kilogramo b 300.000 kilogramo c 500.000 kilogramo Azalpena 1 Mundu osoko elikagaien %30 galdu edo alferrik galtzen dira urtean. Alferrik galdutako elikagaien 1.300 milioi tona dira. ITURRIAK: FAO eta navarraagraria.com 2 Munduko toki batzuetan janari asko eta asko galdu edo alferrik galtzen den bitartean, beste toki batzuetan pertsona asko elikatu gabe daude. Zehazki, 798 milioi pertsona inguru. Ez da janaria falta munduan; kontua da gaizki banatuta dagoela. ITURRIA: navarraagraria.com 3 Elikagai-galeraren portzentajeak oinarrizko produktu desberdinetarako galdutako kantitate fisikoari dagokio, zati ekoitzitako kantitatea. Ponderazio edo haztapen ekonomiko bat erabiltzen da portzentajeak gehitzeko eskualde-mailan edo produktuen multzoaren mailan, eta, hartara, balio handiagoko produktuek balio gutxiagokoek baino pisu handiagoa dute galeren zenbatespenean. ITURRIA: FAO 2019 4 Zerealak eta lekaleak: %8,6 Frutak eta barazkiak: %21,6 Haragia eta jatorria animalietan duten produktuak: %11,9 Sustraiak, tuberkuluak eta labore oleaginosoak: %25,3 Beste batzuk: %10,1 ITURRIA: FAO 2019 5 Batez beste, europar bakoitzak 173 kilogramo janari botatzen ditu zakarrontzira urtean. ITURRIA: navarraagraria.com 6 Kalkulatzen da Nafarroan pertsona bakoitzak 75 kilogramo janari galtzen dituela alferrik urtean. ITURRIA: Nafarroako Gobernua 7 2019an 3.455 tona elikagai banatu ziren 22.766 pertsonarentzat 180 gizarte-erakunderen bidez. ITURRIA: Nafarroako Elikagaien Bankua 8 Nafarroako Elikagaien Bankuak 300.000 kilogramo elikagai banatzen ditu hilero. ITURRIA: Nafarroako Elikagaien Bankua