"Xolak badu lehoien berri"Versión en línea Hauta ezazu erantzun zuzena . por ARBERAS MARIAN 1 1. Zertaz hitz egin zuen Grogo jaunaren lagunak hasieran? a Txikitako kontuaz mintzatu zen. b Afrika aldean ikusitako gauza asko eta askotaz. c Ehiztari ibilitako garaian hildako lehoiei buruz. 2 2. Nolakoa da lehoia lagunaren ustetan? a Lehoia animalia dotorea da, indartsua, boteretsua eta noblea. b Koldarra da eta beste animaliek erraz menderatzen dute. c Lehoia hiltzaile eta alfer galanta da. 3 3. Lagunaren liburua irakurtzean , zer pentsatzen du Xolak? a Liburua idatzi duenak asko dakiela. b Bera ere lehoi bat dela. c Berau ere etxeko erregea dela. 4 4. Liburuaren iritziz, nola pasatzen dute eguna lehoiek? a Alde batetik bestera ibiltzen dira janari bila. b Oihaneko beste animalia guztiekin norgehiagoka aritzen dira. c Oso nagiak direnez, etzanda pasatzen dute egunarik parterik handiena. 5 5. Xolaren portaera berriaz ohartzean, zer erabaki zuen Grogo jaunak? a Xola etxean utziko zuela lehoiak ahaztu arte. b Benetako lehoi bat ikustera eramango zuela. c Gogor egingo ziola eta bai ala bai kalera paseatzera aterako zuela,. 6 6. Zer egiaztatu nahi izan zuen Xolak parkera iristean? a Ea animalia guztiek beldur zioten. b Ea denak beldurtzen ziren bere orroea entzuten. c Ea gai zen usoak harrapatzen eta hiltzen. 7 7. Zergatik sentitu zen zoriontsu Xola amonaren errietaz? a Basatia eta piztia deitu ziolako, bai horixe! b Grogo jaunak barkamena eskatu ziolako. c Uso bat harrapatzea lortu zuelako. 8 8. Parkeko ahateak zer esan zion Xolari koloreari buruz? a Xolaren kolorea eta lehoiarena antzekoak zirela. b Lehoien kolorea marroi argia eta horixka dela. c Kolore zuriko lehoi bakar bat ere ez dago mundu osoan! 9 9. Kolorea dela eta, zertaz gogoratzen da Xola? a Txikitan bere ilea horia zela eta larrua suaren kolorekoa. b Jaio zenean bere amak ez zuen maite horia zelako. c Jaiotzean lixiba ontzi batean erori zela eta zuri geratu zela. 10 10. Zer egin zuen Xolak ilea horitzeko? a Grogo jaunari esan zion mostazaz igurtzitzeko. b Bizkarretik behera bota zuen ilea tindatzeko likidoa. c Beltzaranatzeko krema hartu eta eguzkitara joan zen. 11 11. Zer irakurri zuen Xolak liburuaren bukaeran? a Lehoiek askatasuna behar dute zoriontsuak izateko. b Lehoiek gorrotatzen dituzte gizakiak eta erasotzen dituzte. c Lehoiak ehizara joaten dira eta bere kabuz bilatzen dute janaria. 12 12. Haragi xehatuaren aurrean zer erabaki zuen Xolak? a Etxekoa jatea eta ondoren ehizara joan. b Etxekoa jatea eta hurrengo egunerako uztea ehizarena. c Amore ez ematea eta kalera joan ehizara. 13 13. Zer pentsatu zuen Xolak bere parkea hutsik ikustean? a Ezagutzen ez zuen beste oihan batera jo behar zuela. b Grogoren etxera itzultzea hoberena zela. c Bere lagunen auzora joango zela. 14 14. Katua ikustean zer pentsatu zuen Xolak? a Bere ehiza zela, urrutitik txikia ikusten zuelako. b Katua lotsagabe , zikin eta itsua zela. c Erraz menderatuko zuela bere orroe beldurgarriarekin. 15 15. Nora bidali zuen katuak Xola? a Beste zaborrontzietara bidali zuen. b Etxera, gau oso iluna zelako. c Amazoniara bidali zuen. 16 16. Zer topatu zuen Xolak plaza batean? a Zaborrontzi bat lurrean erdi botata aurkitu zuen. b Grogo jaunaren laguna paseoan. c Jatetxe bateko zakarrontzia haragi xehatuaz beterik. 17 17. Zer gogoratzen zuen etengabe Xolak? a Oihanean errazagoa dela ehizatzea animalia asko dagoelako. b Oso bakarrik sentitzen zela munduan. c Etxeko haragi xehatua gogoratzen zuen. 18 18. Zertaz konturatu zen Xola bankuan eserita? a Lehoien lehengusua zela. b Ez zela hain boteretsua eta indartsua. Txikia eta gezurtia zela. c Aurrerantzean denek barre egingo ziotela. 19 19. Nola jaso zuen Grogo jaunak Xola? a Grogokegin zuen irribarre burlati eta kexuka hasi zen b Besarkatu zuen eta laztan mordoa egin zizkion. c Grogok ez zion etxeko atea ireki. 20 20. Grogo kexatzen zen bitartean... a Xola haserre bere txokora joan zen. b Xola geldi zegoen errieta entzuten. c sukaldera abiatu zen haragi xehatu gozoa jatera.