Relacionar Columnas Atsotitzen esanahiaVersión en línea Lotu esaera zahar bakoitza bere esanahi edo azalpenarekin. por Nahiara Quintana Huarte 1 Berritu ala hil 2 Begia begi truk 3 Elur urte, gari urte. 4 Haizea nora, zapiak hara. 5 Bost zentimoko pupua, hamar zentimoko trapua. 6 Gustuko bidean, aldaparik ez. 7 A ze parea, karakola eta barea. 8 -Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez. -Urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta 4. 9 Jokoa ez da errenta 10 Goiz gorri, arrats euri. 11 Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehenago zen atarian. 12 Euskara bihotzean, baina erdara ezpainean. 13 Dagoenean bonbon, ez dagoenean hor konpon. 14 Zozoak beleari, ipurbeltz. 15 Itsuen herrian, begibakarra alkate. 16 Kalean uso, etxean otso. 17 Usoak joan, sareak heda. 18 Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. 19 Azaroa bero, negua gero. Okertu nahi ez bazara, hobe duzu gehiegi ez hitz egitea. Janaria, dirua edo edozein gauza on dagoenean, primeran. Ez dagoenean, horrekin konformatu beharra dugu. Euskara maite arren, erderaz hitz egiteari egiten dio erreferentzia. Berandu ematen den erantzuna edo irtenbideari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Elkarrekin denbora pasatuz, antzeko ohiturak dituzten pertsonei esaten zaie Jokotik ez da irabazi garbirik ateratzen, batzuetan irabazten delako, baina beste askotan galdu egiten delako. Gustoko duzun zerbait egiten duzunean, oztopoek ez zaituzte geldiaraziko. Azaroan bero egiten badu, negua datorrelaren seinale. Egunsentian zerua gorri badago, arratsaldea euritsua izango da. Mendekua hartzeari egiten dio erreferentzia; zuk zerbait txarra egiten badidazu, nik huraxe bera egingo dizut. Berrikuntzarik erabiltzen edo egiten ez baduzu (zure bizitzan, etxean, negozioan...), atzean geratuko zara eta "desagertu" egingo zara. Une bakoitzean interesatzen zaizunaren arabera, zure iritzia etengabe aldatzea. Lidergoa erlatiboa da. Liderra izateak, ez du esan nahi bikaina zarenik. Erreza da besteek egindako akatsak ikustea, baina gureak ikusi eta onartzea kosta egiten zaigu. Elur ugari egiten duen urtean, uzta oparoa izan omen da. Askotan uste dugu besteena hobea dela, baina gerturatzen bagara, konturatuko gara ez duela zertan hobea izan. Gezurrak erraz eta azkar harrapatzen dira. Besteen aurrean irudi ona eman nahi izaten dugu, etxekoen aurrean, aldiz, alde iluna. Arazo edo ezbehar txiki bat dela eta, etengabe kexaka aritzea.