Relacionar Columnas Egun Bereko AlarguntsaVersión en línea Lotu argazkiak dagokion testuarekin por Ander Martinez Sanchez 1 2 3 4 Zazpi urtez etxeki dizut gizona hilik ganberan, egunaz lur hotzian eta gaiaz bi besuen artian; zitru urez uzkutzen nizun astian egun batian, astian egun batian eta ostirale goizian Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazut buria; ala dolutu ote zaizu eneki espusaitza? Ez, ez, ez ditadazu dolutu zureki espusaitza, ez eta ere doluturen bizi nizano lurrian Goizian goizik jaiki ninduzun espusa nitzan goizian; bai eta zetaz ere beztitu ekia jelki zenian; etxeko andere zabal ninduzun eguerdi erdian; bai eta alarguntsa gazte ekia sartu zenian Nik banizun maitetto bat mundu ororen isilik, mundu ororen isilik eta Jinko Jaunari ageririk; buket bat igorri ditadazut lili arraroz eginik, lili arraroz eginik eta erdia pozoaturik