Icon Crear Crear

LAPONIA

Presentación

LAPONIARI BURUZKO TXOSTENTXOA. NAIROBITARRA

Descarga la versión para jugar en papel

Edad recomendada: 8 años
8 veces realizada

Creada por

España

Top 10 resultados

  1. 1
    00:03
    tiempo
    100
    puntuacion
¿Quieres aparecer en el Top 10 de este juego? para identificarte.
Crea tu propio juego gratis desde nuestro creador de juegos
Compite contra tus amigos para ver quien consigue la mejor puntuación en esta actividad

Top juegos

  1. tiempo
    puntuacion
  1. tiempo
    puntuacion
tiempo
puntuacion
tiempo
puntuacion
 
game-icon

LAPONIAVersión en línea

LAPONIARI BURUZKO TXOSTENTXOA. NAIROBITARRA

por Iñaki Calvillo
1

Nikko

Nikko naiz eta hamar urte ditut. 

Nils aita, Maritt ama eta arreba Inari bizi gara etxe batean eta izeba-osaba batzuk auzoko ditugu. 

Neguan eskia eta hockeya ditut gustuko, udan arrantza egitea eta elur-oreinak zaintzea. 

Eskolara autobusez joaten naiz egunero. Handia egiten naizenean Biologia ikasi nahiko nuke.

2

NON DAGO?

Laponia Europa iparraldean dago.

Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiako lurralde zatiak hartzen ditu. 

Udan ez du ia iluntzen eta negu hotzean, berriz, gaua da ia beti. 

Oso biztanle gutxi bizi da bertan eta beraien hizkuntza dute: Saamiera, nahiz eta nork bere estatukoa ere hitz egin.

3

Paisaia

Bere kokapenagatik sei hilabetetan elurra eta izotza dira nagusi eta horrek zer ikusi handia du bertako bizitza antolaketan.

Baso aberastasun handiak daude eta aintzira asko dago. 

Barnekaldeko Saamiak abeltzainak dira eta kostaldekoak arrantzaleak. 

Eguraldia dela eta, nekazaritzak apenas du garrantziarik.

4

Eraikuntzak

Laponiako etxe gehienek egurrezko hormak dituzte eta leiho zabalak, argia barrura sar dadin. 

Gaur egungo eraikuntzak ondo isolatzen dira eta askok sauna ere badute etxe barruan. 

Garai batean, erraz jarri eta kentzeko moduko dendak erabiltzen zituzten, batetik bestera mugitzeko aproposak.

5

Eskia

Laponiako biztanle nomaden bizimodua asko aldatu da azken urteetan. 

Garai batean eskiz mugitzen ziren batetik bestera. 

Gaur egun elur-motorrak dituzte eta askoz azkarrago mugitzen dira. 

Eskia da kirolik herrikoiena eta iraupen eskian eta jauzietan domina asko lortu dituzte. 

Erreno-lera txapelketak ere antolatzen dira.

6

Errenoa

Errenoa da Laponiako animalia ezagunena, elur-oreina ere deitzen zaio. 

Oso ongi egokituta dago bertako baldintzetara. Emeak eta arrak adardunak dira baina urtero adarrak erori egiten zaizkie. 

Goroldioa eta likenak bazkatzen dituzte. Uda eta negua leku ezberdinetan pasatzen dutenez, urtean bi aldiz migrazioa egiten dute.

7

Bandera

Estatu, nazio edo talde baten koloreak dituen oihalari esaten zaio bandera. 

Milaka bandera daude munduan, neurri eta irudi desberdinetakoak.

 Saamiena oso berria da, lehiaketa bat antolatu ondoren 1986an onartu zuten. 

Zirkuluak eguzkia (gorriz), ilargia (urdinez) eta danbor magikoa adierazten du.

educaplay suscripción