ATSOTITZAK 2Versión en línea Zein da atsotitz bakoitzaren benetako esanahia? por Gorka Lekaroz 1 Diruak malkarrak zelaitzen a Dirua duenak gehiago nahi du beti b Diruak erraztu egiten du bizimodua c Dirua zelaian gorde behar da, ez mendian d Dirua gastatzen ez dakienak aldapa gora du bizitza 2 Ogi gogorrari hagina zorrotz a Hortzik gabe, ezin jan b Ogia probatu duena, ezin da jan gabe bizi c Gose garenean edozer jateko gauza gara d Ogi gogorra ez zaio inori gustatzen 3 Alferrik da ura joanda presa egitea a Igeri ez dakienak ez du ur sakonetan sartu behar b Alferrik da gauzak goizegi egitea c Alferrik da gauzak beranduegi egitea d Presa handiz ibiltzen gara denok beti 4 Beldur denaren ezpatak punta motz a Beldurtiak atzera egiten du beti b Koldarrak dira gerran lehenik hiltzen direnak c Beldurra da borrokaren aurkako babesik onena d Beldur izan arren gure erronkei heldu behar diegu 5 Lehortearen ondoren euria pozgarri a Inork ez du jende lehorraren ondoan bizi nahi b Gauza bat gustatzen ez bazaizu, kontrakoa bilatzen duzu c Ezinbestekoa da euria lurra landu ahal izateko d Zerbaiten faltan egonik lortzen dugunean, handia da poza