Prop. elektrikoak eta atomoaVersión en línea Test propietate elektrikoak eta atomoaren kontzeptuak finkatzeko. por Sonia Garrido Blanco 1 Atomoak karga elektrikodun partikulaz osaturik daude, zergatik dira neutroak? a Neutroiak dituztelako b Elektroien eta neutroien kopurua berbera dutelako c Elektroien eta protoien kopuru berbera dutelako d Protoien eta neutroien kopuru berbera dutelako 2 Atomo batek 3 protoi, 3 elektroi eta 4 neutroi ditu, eta 1 elektroi hartzen du. Zer karga hartzen du? a Karga positiboa b Karga negatiboa c Karga neutroa 3 Atomo batek 3 protoi, 3 elektroi eta 4 neutroi ditu, eta 1 elektroi galtzen du. Zer karga hartzen du? a Karga positiboa b Karga negatiboa c Karga neutroa 4 Bohrren eredu atomikoa kuantizaturik dago. Zer esan nahi du horrek? a Elektroiak nukleotik zenbait distantziatan dauden orbitetan soilik egon daitezkeela. b Atomoaren azalean elektroiak biraka dabiltzala, nukleoaren edozein lekutan orbitak eginez. c Atomo guztiek kanpo atal bat dutela eta elektroiak bi orbita eliptikotan dabiltzala biraka. 5 Atomo baten protoi kopurua hau da: Z = 6. 7 neutroi baditu, zein izango da haren masa-zenbakia (A)? Zenbat protoi ditu? a A = 6 eta 7 protoi b A = 13 eta 6 protoi c A= 7 eta 13 protoi d A = 7 eta 6 protoi 6 Zer dira isotopoak? a Elementu bereko atomoak dira, eta zenbaki atomiko berbera baina masa-zenbaki desberdina dute. b Elementu bereko atomoak dira, eta elektroi kopuru berbera baina protoi kopuru desberdina dute. c Elementu bereko atomoak dira, eta zenbaki atomiko eta masa-zenbaki berberak dituzte.