AZTERKETARAKO ERREPASU BAT HEMATEN
Izarrak, arrokak, zelulak, arnasten dugun airea eta airean flotatzen duten hauts izpiak materiaz osatuta daude. Ideiak, poza, bakea eta hizkuntza, ordea, ez dira materiatzat hartzen.
2
ARKIMEDESEN PRINTZIPIOA
Gorputz bat likidoan sartzen dugunean, gorantzako bultzakada jasatzen du eta kanporatzen du likido kopuru bat. Gorputzak kanporatutako likidoaren pisua, gorputzak jasotako indarra bera du.
3
MATERIA ETA PROPIETATEAK
4
MATERIA ETA PROPIETATEAK
Materiaz osatuta dago inguruan dugun guztia: ura, animaliak nahiz liburuak.Airea bera ere materia da, ikusi ezin dugun arren. Masa duen eta bolumena hartzen duen oro da materia. Definizio horrek hainbat materia mota biltzen ditu bere baitan, bere propietate orokorren arabera bereiz daitezkeenak.
Materiaren propietate orokorrak, unibertsoko gorputz guztiek dituztenak, masa eta bolumena dira.Masa gorputz batek duen materia kantitatea da. Kilogramotan (Kg) neurtzen da, eta balantzen zein baskulen bidez kalkulatzen da. Adibidez, elefante batek (4.000 Kg) arratoi batek (1 Kg) baino masa handiagoa du, materia kantitate handiagoz osatuta dagoelako.Bolumena gorputz batek hartzen duen espazioa da. Litrotan (1) neurtzen da, eta ontzi graduatuak (hala nola, probetak eta ontzi neurgailuak) erabiltzen dira berori kalkulatzeko. Elefanteak arratoiak baino espazio handiagoa hartzen duenez, elefantearen bolumena ere arratoiarena baino handiagoa da.
6
PROPIETATE BEREIZGARRIAK
Materiaren propietate bereizgarriei edo berariazkoei esker, substantzien arteko bereizketa egin daitezke. Adibidez, kolorea, zaporea, gogortasuna, gardentasuna, elastikotasuna… propietate bereizgarriak dira, baina unitate honetan tenperatura eta dentsitatea baino ez ditugu aztertuko. Tenperatura hotz edo bero gisa antzematen dugun materiaren ezaugarria da. Termometroen bidez neurtzen da, Celsius graduetan edo gradu zentigradutan. (ºC)Dentsitatea gorputz baten masaren eta gorputz horrek hartzen duen bolumenaren arteko erlazioa da. Substantzia bakoitzak bere dentsitatea du, eta gorputz baten masa bolumenaz zatituz neurtzen da. Adibidez, 1 kg-ko masa duen burdinazko bola betek espazio txikia hartzen du, baina lumaz betetzeko poltsa batek baino dentsitate handiagoa du.
7
MATERIAN GERATZEN DIREN ALDAKETAK
Materiak jasaten dituen aldaketa fisikoak itzulgarriak ala itzulezinak izan daitezke.
Aldaketa fisikoak itzulgarriak dira, baldin eta aldaketa eragiten duen ekintza etetean, materiak jatorrizko egoera eta itxura hartzen baditu. Malguki bat tenkatuz gero, adibidez, aldatu egiten da haren itxura, tenkatuta dagoen bitartean, baina askatzean, jatorrizko forma hartuko du berriro.
Aldaketa fisikoak itzulezinak dira, baldin eta aldaketa eragiten duen ekintza etetean, materiak jatorrizko itxura hartzen ez badu. Esaterako, malgukia luzaroan indar indar gehiegiz tenkatuz gero, ez du jatorrizko itxura hartuko, tenkatzeari utzi arren.
Hauexek dira materiak jasaten dituen aldaketa fisiko nagusietako batzuk: posizio aldaketak; forma aldaketak; zatiketa; gorputz baten dilatazioa edo uzkurdura, tenperaturak gora edo behera egitean; eta materiaren egoera aldaketak. Egoera aldaketak dira garrantzizkoenak eta, beraz, sakon aztertuko ditugu unitate honetan.
Materiak jasaten dituen aldaketa edo erreakzio kimiko nagusiak oxidazioa, errekuntza eta hartzidura dira. -Oxidazioa oxigenoaren eraginez substantzia bat beste substantzia bat bihurtzea da. Adibidez, burdinazko objektu bat luzaroan kanpoan usten ba dugu, airen oxigenoaren eraginez erreakzionatuko du, eta orban gorrixkak moduko batzuk agertuko zaizkio. Substantzia horri burdin oxidoa deritzo. Halakoetan, burdina oxidatu eta erdoildu egiten da. -Errekuntza argitan naiz berotan energia askatzen duen oso azkarra da. Erreakzio horretan, erregai deritzon gorputza erre egiten da. Esate baterako, errekuntza gertatzen da zurezko enborrak sutan erretzean, erreakzio horretan argia eta beroa azkatzen baitira oxidazioa ere azkarragoa eta bortitzagoa denean eta energia kantitate handiagoa askatzen denean leherketa deritzo erreakzioari. Leherketak dira, esate baterako, su artifizialak.-Hartziduran, mikroorganismoek (hala nola, bakterioek edo legamiek), mota jakin bateko materia ( azukretan aberatsa izan ohi denak, oro har) aldatzen dute, oxigenoaren eraginik gabe. Hartziduraren bidez, esnetik jogurta lortzen dugu; eta irina, ura, gatza eta legamia nahastuta, ogia.
|