LIBURUAK BETIRAKO DIRAVersión en línea Liburu bat, altxor bat por Iñaki Calvillo 1 Altxor bat daukat IRAKURLE MAITE HORI... Egunen batean, orain bizitzen ari zaren une hauek zein zoriontsuak izan ziren pentsatuko duzu. Horiek gogoratuz, batzuetan irribarre egingo duzu, eta beste batzuetan begiak busti egingo zaizkizu. Pertsona heldu askori horixe gertatzen zaio. Eta beharbada konturatu zara zein maitekiro gordetzen diztuzten gazte zireneko gauzarik ñimiñoenak. Eta beharbada, gauza horiek direla eta, barre ere egin duzu. Hain zaharkituak daude! Izan ere, hainbeste aldatu da dena: jostailuak, jantziak, jolasak...! 2 LIBURUAK BETIRAKO DIRA II Baina badago sekula aldatzen ez den gauza bat: liburuak. Egunen batean, horietako batzuetaz gogoratuko zara, eta berriro aurkitu eta irakurri egingo dituzu. Eta ez zaizu irudituko zaharkituak daudenik. Hantxe egongo dira haiek irakurriz bizi izandako une magikoak. Hantxe aurkituko duzu hain polita iruditu zitzaizun ipuin hura, beti bezain liluragarri. Adiskide onak bezalakoak dira liburuak: denborak aurrera egin arren, beti daude zure zain. Horregatik, esku artean daukazun liburuak eta horren idazle naizen honek, zera nahi genuke: zuk, irakurri eta gero, txokoren batean gordetzea, eta noiz edo noiz berriro guregana itzultzea. Beraz, orri hauek irakurtzea amaizten duzunean, "hurrengora arte" esango dizugu. 3 ALTXORRIK EDERRENA 4 FOMENTAR LECTURA 5 El niño que no quería leer