ARO MODERNOAVersión en línea Erantzun galderak. Kontuz letra larriekin eta aditza jarri mesedez. por Almudena Arrastio Elizondo 1 Zer gertakarik eman zion hasiera Aro Modernoari? Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Errege-erregina Katolikoen ezkontzak. b Moriskoen kanporatzeak. c Amerikaren aurkikuntzak. 2 Nola antolatu zen gizarte modernoa? a Bi estamentutan: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. b Lau estamentutan: noblezia, kleroa, merkatariak eta nekazariak. c Hiru estamentutan: nobleak, kleroa eta nekazariak. 3 XV. eta XVI. mendeetan garatutako arte-estiloa da… Erantzun idatzia 4 Aurkikuntzen kausetako batzuk izan ziren… Aukeratu erantzun bat edo gehiago a orientazio-tresna berrien erabilpena, besteak beste, iparrorratza. b Amerikan gaztelaniaz hitz egitea. c munduko merkataritzaren hazkundea. d aurrerapen handiak nabigazioan, esate baterako, karabelak. e orientazio-tresna batzuen hobekuntza, adibidez, mapak., 5 Erregeordeak… Aukeratu erantzun bat edo gehiago a bideak zaintzeko ardura zuten poliziak ziren. b errege-erreginen ordezkariak ziren herri batean. c errege-erreginen ordezkariak ziren haien lurralde batean. 6 Austriakoen dinastiako lehenengo erregea izan zen… Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Fernando Aragoikoa. b Filipe II.a. c Karlos I.a. 7 Filipe II.ak frantziarrak garaitu zituen... Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Lepantoko Guduan. b Pariseko Guduan. c Saint-Quentingo Guduan. 8 Gaur egun Peru izena duen herrialdean bizi ziren... Erantzun idatzia 9 Inperio Azteka konkistatu zuen... Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Hernán Cortések. b Francisco Pizarrok. c Filipe II.ak. 10 Nola antolatu ziren Amerikan konkistatutako lurraldeak? Erantzun idatzia 11 Espainiar Inperioaren gainbehera hasi zen… Erantzun idatzia 12 Zer erregeren erregealdian kanporatu zituzten moriskoak Espainiatik? a Filipe III.arenean. b Filipe IV.arenean. c Karlos II.arenean. 13 Noren balidoa izan zen Olivaresko konde-dukea? a Filipe III.arena. b Filipe IV.arena. c Karlos II.arena. 14 Hogeita Hamar Urteetako Gerraren ondorioz,... a Portugalek independentzia lortu zuen. b Herbehereek independentzia lortu zuten. c errege-dinastia bat iritsi zen tronura: Borboi etxea. 15 Borboien dinastiako zer errege izan zen Espainiako tronura iristen lehenengoa? a Karlos II.a. b Karlos III.a. c Filipe V.a. 16 Filipe V.ak… a balidoen eskuetan utzi zuen gobernua. b gobernatzeko modu absolutista erabili zuen. c Hogeita Hamar Urteetako Gerran borroka egin zuen. 17 Planta Berriko Dekretuen bitartez,… a Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Balear uharteen lege eta erakunde propioak ezabatu ziren. b gaztelania ezarri zen Estatuko hizkuntza ofizial bakar gisa. c emakumeak ezin ziren Espainiako tronuaren ondorengoak izan. 18 Barrokoko artistek… a edertasun-ideal bat irudikatu nahi zuten. b errealitatea zen bezala irudikatu nahi zuten. c espresibitate gutxiko irudiak egin zituzten. 19 Urrezko Mendeko margolari ospetsuetako bat da... a Bernini. b Velázquez. c Goya. 20 Zer defendatzen zuen Ilustrazioak? a Arrazoian oinarritutako zientzia bat. b Fedean oinarritutako zientzia bat. c Zientzian oinarritutako fede bat. Azalpena 3 Hitz bakarra eta puntua. 4 Bat baino gehiago dira. 8 hitz bakarra, idatzi minuskulaz eta puntua. 10 Hitz bakarra, maiuskulaz, deklinatuta eta puntua. 11 Mendea erromatarrez, deklinatuta eta puntua. 13 IEUP!!!