Icon Crear Crear

ERRETOREAREN TXERRIA

Presentación

San Martin Egunerako

Descarga la versión para jugar en papel

Edad recomendada: 15 años
24 veces realizada

Creada por

España

Top 10 resultados

  1. 1
    00:02
    tiempo
    100
    puntuacion
¿Quieres aparecer en el Top 10 de este juego? para identificarte.
Crea tu propio juego gratis desde nuestro creador de juegos
Compite contra tus amigos para ver quien consigue la mejor puntuación en esta actividad

Top juegos

  1. tiempo
    puntuacion
  1. tiempo
    puntuacion
tiempo
puntuacion
tiempo
puntuacion
 
game-icon

ERRETOREAREN TXERRIAVersión en línea

San Martin Egunerako

por Iñaki Calvillo
1

Erretorearen Txerria I

Erretoreak urtero hiltzen zuen txerria. Baina herri gehienak txerri-erregaliak eramaten zizkionez, berak ere erregalitan banatu behar izaten zuen txerririk gehiena. Hartzeko garaian ez zuen ezetzik esaten, baina emate horrek ez zion grazia handiegirik egiten. Urte hartan, gainera, ongi mantendu ez zuelako edo, hezur eta azal besterik ez zen txerri argal bat zeukan hiltzeko.

Goizean goiz hil zuen  txerri hori. Baina bazekien ongi, banatzen hasiz gero, erregalitan joango zitzaiola txerri osoa. Erregalirik banatzen ez bazuen, berriz, gaizki hartuko zuen herri osoak. Ez zekien zer egin eta Pernandori deitu zion eta gertatzen zitzaion kasua esplikatu. Dena entzun zuenean, esan zion Pernandok:

2

Erretorearen Txerria II

- Horrek erremedio erraza dauka, erretore jauna. Nik esandakoa egin ezazu eta ez zaizu damutuko.

- Ea, ea, batzuetan zu etortzen zara kontseju bila eta gaur ni aurkitzen zaiz zure beharrean.
- Beno, ba...goizean hil duzun txerri hori ate ondoan jarri behar duzu. Jende guztiak ikus dezala - esan zion Pernandok.

- Eta gero?
- Goizaldean jaso. Eta, bihar, gauean txerria lapurtu dizutela esan jendeari. Niri ez lidakete sinetsiko, baina zuri bai. Horrela ez daukazu erregalirik banatu beharrik.

3

Erretorearen Txerria III

- Kontxo, kontxo, ez dago gaizki! Beajondeizula!... Baina gezurra esatea izango litzateke hori eta apaiz bat gezurretan... - esan zion erretoreak buruari hazka eginez.

Pernandok orduan:

- Baina gezur horrekin ez diozu inori kalterik egiten. Eta inori kalterik egiten ez dion gezurra ez da gezurra.

Gezurra ala ez gezurra, erretoreak, txerri-kakoan zintzilik, baratzaren erdi-erdian jarri zuen txerri hori. Baita gauean isil-isilik Pernandok lapurtu ere.

4

Erretorearen Txerria IV

Hurrengo goizean egunsentiarekin batera, larri eta estu joan zen erretorea Pernandorengana:

- Pernando, ez dakizu zer gertatu zaidan! Bart gauean txerria lapurtu didate.
- Horrela, horrela! Zuk hori esan behar diezu ikusten dituzun guztiei. Denek sinetsiko dizute - esan zion Pernandok.

- Baina egia dela, ez naiz gezurretan ari. Benetan. Harrapatu egin didatela!

Pernandok orduan:
- Hori egia baldin bada, nire etxean begira ezazu lehenbizi.

- Ez gizona, ez. Zure errezelorik ez daukat nik.
- Berdin da. Nire etxeko bazter guztiak ikus itzazu oraintxe bertan. Horrela lasaiago geratuko naiz neu ere.

Horrela, jo gora eta jo behera, etxe dena ikusarazi zion Pernandok erretoreari. Baina han ez zen txerririk agertu.

5

Erretorearen Txerria V

Ongi ezkutaturik zeukan izan ere! Haurraren sehaskaren lastaian sartuta zeukan. Sehaskan haurtxo bat zegoen negarrez eta bere ondoan ama, Pernandoren emaztea, sehazkari eraginez kantari. Erretoreak ez zuen asko pentsatu bere txerria sehaskaren barruan zegoenik.

Batean eta bestean ibili arren, erretoreak ez zuen txerriaren arrastorik ere hartu. Baina garizuma iritsi zen eta gure Pernando konfesatzera joan zen erretorearengana. Pernandok dena kontatu zion erretoreari eta honek, gehiago horrelakorik ez egiteko esanez, barkatu egin zion.

educaplay suscripción