MATE ERREPASOAVersión en línea Mate errepasoa. por ASIER AGIRRE ARCE ⚽⚽ Andereñoa Aizu, Oier, zenbat da bederatzi bider zazpi? Oier Ba... Ez dakit andereño. Libe Ni! Ni badakit! Andereñoa Ia, esan Libe. Libe Hirurogeita hiru da. Atzo, nire amak, truko bat esan zidan. Andereñoa Ba, esan nahi baduzu. Aizuek! Entzun Liberi! Libe Hamar hatzamarrak aurez-aurre jarri. Gero, bederatzigandik biderkatzen den zenbakia, adibidez, zazpi, ba ezkerretik hasita zazpigarren hatzamarra tolestu egiten dugu. Hori eta gero, tolestutako hatzamarraren ezkerrean dauden hatzamarrak zenbatu: hoiek hamarrekoak izango dira. Azkenik, eskuineko hatzamarrak zenbatu,eta hoiek izango dira batekoak. Andereñoa Oso ondo Libe.