Relacionar Columnas Definizioak. Aro modernoko gizarteaVersión en línea Lotu ezazu aro modernoko gizartearekin lotutako hainbat kontzeptu bere definizioarekin. por Idoia Alkorta 1 Baserriaren edo etxearen jabeak eta batzarretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea zutenak. 2 Lursail, baserri edo etxe bat errentan, alokairuan hartu duen pertsona. Beraz, ez zen lur-jabea edo etxejabea. 3 Maiorazkoak ez ziren anai-arrebek beren bizibidea abiatzeko jasotzen zuten dirua, altzariak edo lanabesak. Ezkontzen ziren alabei ere ematen zitzaien. 4 Pertsona baten odola eta bere arbasoena beste gutxiengo erlijiosoenekin (judu, mairu, agot) nahasi gabea denean. 5 Pertsona batek bere ondarearen zati bat edo ondare osoa beste pertsona bati doan ematea. 6 Familia baten oinordekoa edo premua. Berak jaso ohi zuen etxea eta familiaren ondarea, osorik. Gehienetan, seme zaharrena izaten zen. 7 Noble izaera aitortua zuten pertsona libreak, soldadutza eta zergetatik salbuetsiak eta eskubide politikoen jabeak. 8 Herriko apaizari jasotako uzten hamarrena ematen zitzaion zerga gisa apaizaren lansari moduan, hark herritarren arimaren alde otoitz egin zezan. Hamarrena Dotea Odol garbikoa Maiorazgoa Kaparetasuna Dohaintza Maizterra Auzokoa