Relacionar Columnas GJHak eta xedeak (D)Versión en línea GJHak eta xedeak lotzeko ataza por Aritz Sevilla Samaniego 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 Hemendik 2030era, HIESaren, tuberkulosiaren eta malariaren izurriekin eta aintzat hartu ez diren beste gaixotasun tropikal batzuekin amaitzea eta hepatitisari, uraren bidez transmititutako gaixotasunei eta transmiti daitezkeen beste gaixotasun batzuei aurre egitea. Hemendik 2030era, nekazaritza‐ustiapena eta eskala txikian elikaduren ekoizle direnen diru‐sarrerak bikoiztea (bereziki, emakume, herri indigena, familiako nekazari, abeltzain eta arrantzaleenak), besteak beste, lurretara sarbide segurua eta bidezkoa edukiz, bai eta beste ekoizpen‐baliabide eta ‐input batzuetara eta ezagutza, finantza‐zerbitzu, merkatu eta balioa eransteko aukeretara ere, eta nekazaritzakoak ez diren enpleguak lortzea. Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak, eta horiei lotutako heriotza‐tasak, mundu guztian. Barneko baliabideen mugikortasuna indartzea, nazioarteko babesa emanez garapen‐bidean dauden herrialdeei, diru‐sarrera fiskalak eta beste era batekoak biltzeko ahalmena hobetze aldera. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea. Hemendik 2025era, mota guztietako itsas kutsadura aurreikustea eta nabarmen murriztea, bereziki, lurrean eginiko jardueren bidez sortutakoa (itsas detrituak eta elikagaien bidezko kutsadura barne). Hemendik 2030era, pertsona guztiek etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak izan ditzatela bermatzea, eta auzo marjinalak hobetzea. Hemendik 2030era, nabarmen areagotzea energia berriztagarrien proportzioa, energia‐iturri guztien artean. Hemendik 2030era, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza amaitzen dutela ziurtatzea; doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa izan behar du, eta ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak ekarri behar ditu Hemendik 2030era, munduan, txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean alferrik galtzen diren per capita elikagaien kopurua erdira murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen‐ eta horniketa‐kateetan, uztaren ondorengo galerak barne. Hemendik 2030era, ur edangarria lortzeko aukera unibertsala eta bidezkoa izan dadila lortzea, denontzako prezio egokian. Lan‐eskubideak babestea eta lan‐ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat, migratzaileak barne, eta, bereziki, emakume migratzaileentzat eta enplegu prekarioak dituztenentzat Hezkuntza, sentsibilizazioa eta giza ahalmena eta erakundeena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko. Industria txikiek eta beste enpresa batzuek finantza‐zerbitzuak, arrazoizko kredituak barne, lortzeko dituzten aukerak areagotzea, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan, eta industria edo enpresa horiek balio‐kateetan eta merkatuetan sar daitezela ahalbidetzea Hemendik 2030era, pertsona ororentzat eta mundu osoan muturreko pobreziarekin amaitzea (gaur egun ulertzen da muturreko pobrezian daudenak egunean Ameriketako Estatu Batuetako 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi direnak direla). Hemendik 2030era, desertifikazioari aurka egitea, lur eta lurzoru degradatuak birgaitzea (desertifikazioek, lehorteek eta uholdeek kaltetutako lurrak barne) eta lurzoruaren degradazioan eragin neutroa izango duen mundu bat lortzen saiatzea. Pertsonen migrazio eta mugikortasun ordenatua, segurua, arautua eta arduratsua ahalbidetzea, baita migrazio‐politika planifikatuak eta ondo kudeatuak aplikatuta ere.