Relacionar Columnas HIZTEGIA 1-2Versión en línea Kontzeptuak eta definizioak zuzen lotu. SAIATU ETA LORTU! ANIMO! por G AA 1 EGITURA FUNTSAK 2 EUROPAKO BATZORDEA 3 EUROPAKO NEKAZARITZA POLITKA 4 UDALA 5 AUTONOMIA ERKIDEGOA 6 KOHESIO FUNTSAK Europako Batasunaren botere betearazlea duen organoa. Presidenteak, presidenteordeak eta Europako Erkidegoko politikaren arlo bakoitzaren arduraduna bost urterako hartzen duten komisarioek osatzen dute. Estatu kide bakoitzeko komisario bat. Komisario bakoitza, ministroen gisara, politika esparru batez arduratzen da (Nekazaritza, energia,...). EBren interesak ordezkatzen ditu. Eginkizunak: Europako aurrekontua eta programak kudeatzea, Europako Parlamentuaren aurrean erantzulea da. Atzeratutako eskualdeen garapena sustatzeko, eta gainbeheran egin duten industria eskualdeak birmoldatzeko Europako Batzordeak kudeatzen dituen diru-laguntzak dira. Egitura-funtsek batez ere, enpleguari lagundu diote. Europako eskualdeen arteko ezberdintasunak murrizteko Europar Batasuneko politika erregionala ezarri zen 1975ean. Espainian, 1986tik aurrera. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera Espainiako lurraldetasuna antolatzen duen autogobernu erregimena gauzatzen deneko probintzia bakarreko edo probintzia askotariko eskualdea. Legegintza autonomia (Biltzar Legegilea edo Parlamentu Autonomikoa), Justizia Auzitegia eta (Gobernu Kontseiluak edo Gobernu Autonomikoak) betearazle ahalmenak dituena eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena. Administrazio ikuspegitik probintzia eta udalerrietan banatzen dira, probintzien buru diputazio edo aldundiak dira. 1962an ezarri zuten nekazaritza politika bateratua. Honen helburuak, besteak beste, ekoizpena handitzea eta elikagaien eta inportazioen mendekotasuna murriztea ziren. Baina handik gutxira, gehiegizko ekoizpena arazo bihurtu zen, zergatia EBko prezioak izan ziren. Munduko merkatuarekin konparatuz, produktuen prezioak altuegiak eta konpetibitate gutxikoak ziren. 2003ko eraldaketak egoera hau zuzendu zuen: nekazariei laguntzak emanez gutxiago ekoizteko eta ustiategiak modernizatzeko, ingurugiroa, kalitatea, ongizatea eta segurtasuna bermatzeko eta lehiakorra eta iraunkorra izateko. Europako Erkidegoko produktuen lehentasuna, hirugarren herrialdeetatik datozenei arantzelak ezarriz. Herri-administrazioaren edo udalerriaren administrazioaz arduratzen den erakundea, alkate eta zinegotziez osatua dagoena. Zinegotziak sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen dira eta alkatea zinegotziek hautatzen dute. Eginkizuna udalerriko biztanleei zerbitzuak ematea da, biztanleri gehiago zerbitzuak ugariagoak izanen dira. Maastrich-eko (1993) itunean sortutako fondoa, Europar Batasuneko estaturik behartsuenei Ekonomia eta Diru Batasunean sartzeko konbergentzia-irizpideak betetzen laguntzeko: Herriok aurrekontua murriztu eta defizit publikoa kontrolatzea, inbertsioak bultzatzeko. Kohesio diruak ingurugiro arloko proiektuak eta Europara zabaltzeko garraio sareak finantzatzeko erabiltzen dira. Gehiegizko gastuko proiektuak finantzatuz.