ENERGIA ETA MATERIAREN ERALDAKETAK (D)Versión en línea
ENERGIA. INFORMAZIOA ULERTU
Energia gure inguruan gertatzen diren aldaketa guztien erantzulea da.Energia mota asko daude: mekanikoa, kimikoa, elektrikoa, argi-energia, termikoa edo bero-energia eta nuklearra. Enegia mota bakoitzak ezaugarri jakin batzuk ditu.
Higitzen ari diren gorputzek energia mekanikoa dute. Zenbat eta abiadura handiagoan higitu, orduan eta energia mekaniko handiagoa dute: haizeak, olatuek, altueran dauden gorputzek, arkuak soka tenkatzean...
Energia kimikoa dute:- Elikagaiak: gure gorputzak elikagaien energia kimikoari esker funtzionatzen du.
- Erregaiak: erregaiak erretzean edo motorrean erabiltzean energia kimikoa askatzen dute.
- Pilak: pilek dituzten gaiak energi kimikoa dute eta energia hori erraz bihurtzen da energia elektrikoan.
Etxeetan gehien erabiltzen den energia da. Erraz garraiatu daiteke distantzia luzera, garbia da eta eraldatuz beste energia mota batzuk sortu daitezke (haizemaileak energi elektrikoa energi mekanikoan bihurtzen du).Zentral elektrikoetan sortzen da:- zentral termikoetan erregaiak erabiliz.
- zentral hidroelektrikoetan urak erortzean duen energia mekanikoa erabiliz.
- eguzki zentraletan eguzkiaren argi-energia erabiliz.
- zentral eolikoetan airearen energia mekanikoa erabiliz.
- zentral nuklearretan uranioren energia nuklearra erabilez.
Argi-energia hainbat gorputzek argi moduan igortzen dutena da. Naturala izan daiteke (eguzkia) landareek behar dutena behar dituzten elikagaiak sortzeko (fotosintesia) edo artifiziala (bonbilla).Gizakiok argi-energiari esker dugu ikusteko ahalmena.Argi energia energia elektrikoa lortzeko erabiltzen da.
6
ENERGIA TERMIKOA EDO BERO-ENERGIA
Gorputzek igortzen duten beroaren energia da. Beroagoa dagoen gorputz batetik hotzagoa dagoen beste gorputz batera trasmititzen den energia da.Bero energiak eraldaketa ugari eragiten ditu materian.
Energia mota hau erregai nuklear deritzaien substantzi batzuk dute; uraniok eta plutoniok adibidez.Substantzi hauek zentral nuklearretan erabiltzen da energia elektrikoa sortzeko.Abantailak: energia elektrikoa sortzeko ahalmen handia du, merkea da eta ez du atmosfera kutsatzen. Alde txarrak: zentralean istripuren bat izanez gero hondamendia sortu dezake, sortzen diren hondakinak oso arriskutsuak dira eta zentral baten bizi iraupena 25 urtekoa besterik ez da.
Energia duen edozein ingurune naturala edo artifiziala da energia-iturria, eta energia hori atera eta erabili dezakegu.Energia iturriak berriztagarriak edo berriztaezinak izan daitezke:BERRIZTAGARRIAK: etengabe berritzen diren energia iturriak dira. Energia hidraulikoa, eguzki energia, eolikoa eta energia geotermikoa energia berriztagarrien adibide dira.BERRIZTAEZINAK: berritzen ez diren energi iturriak dira. Ikatza, petrolioa eta gas naturala energia berriztaezinen adibide dira.
9
SUBSTANTZI PURUAK ETA NAHASTEAK
Materia agertzen den erari SUBSTANTZIA deritzaio eta bi multzotan bereizten dira: SUBSTANTZI PURUAK. Hauek ezin dira beste substantzi batzuetan banatu, mota bakarreko materialez osatuta daude. Oxigenoa, urrea, gatza eta azukrea adibidez substantzi puruak dira. Substantzi puruak elementu bakar batez edo gehiagoz osatuta egon daitezke.NAHASTEAK. Zenbait substantzia puruz osatuta daude. Itsasoko ura, harriak eta esnea dira nahasteen adibide batzuk. Gure inguruko substantzia gehienak nahasteak dira. Naturan nekez aurkitu daitezke substantzia pururik.
Nahaste guztiak substantzia puruz osatuta daude. Bi nahaste mota bereizten dira:- Nahaste heterogeneoak. Bere osagaiak begiz berezi daitezke: fideo-zopa, granitoa...
- Nahaste homogeneoak edo disoluzioak. Bere osagaiak ezin dira begiz berezi: itsasoko ura, airea, lurrina...
ARIKETA
11
NAHASTEAK BANATZEA: IRAGAZKETA
Nahaste heterogeneoak bereizteko erabiltzen da: solido batek eta likido batek osatutako nahastea edo neurri desberdinetako bi solidoen nahastea. Iragazki edo galbeen bidez egiten da.
12
NAHASTEAK BANATZEA: LURRUNKETA
Solido baten eta likido baten arteko nahaste homogeneoak bereizteko erabiltzen da. Likidoa lurruntzen da eta solidoa ontzian gelditzen da. Adibidez: ura + gatza.
13
NAHASTEAK BANATZEA: DESTILAZIOA
Nahastuta dauden bi likido banatzeko edo bereizteko erabiltzen da, Baita ere likidotan disolbatutako solidoak banantzeko erabiltzen da, Adibidez, iturriko ura destilatuz, ur destilatua lortzen da, gatzik gabea. Ura eta alkohola banatzeko ere destilazioa erabiltzen da.
14
NAHASTEAK BANATZEA: DEKANTAZIOA
Dentsitate desberdineko substantzien nahazte heterogeneoak bereizteko erabiltzen da. Adibidez ura + olioa.
15
BEROAK MATERIA ALDATZEN DU
Beroak materian ondorio ugari sortzen ditu. Hoien artean materiaren egoera aldaketak:URTZEA. Gorputz bat solido egoeratik likido egoerara aldatzea da. IRUDIA (labazko ibaia) ARIKETASOLIDOTZEA. Likido egoeratik solido egoerara aldatzea da. Adibidez izozkailu batean ura izotza bihurtzen denean. IRUDIA (ura izozten denean)BAPORIZAZIOA. Likido-egoeratik gas-egoerara pasatzea da eta bi modutan gerta daiteke: lurruntzea (edozein tenperaturatan eta pixkanaka: kolonia ontzi bat irakita utziz gero, kolonia lurrundu egiten da) edo irakitea (bizkor gertatzen da tenperatura jakin batera berotuz) IRUDIAKONDENTSAZIOA. Gas egoeratik likido egoerara pasatzea. Adibidez komuneko ispiluan ur lurruna ispiluan kondensatzen denean. IRUDIASUBLIMAZIOA. Solido egoeratik zuzenean gas egoerara pasatzea likido bihurtu gabe. Substantzi batzutan bakarrik geratatzen da.
17
URTZE ETA IRAKITE TENPERATURA
Substaantzi bakoitza tenperatura jakin batean aldatzen da solido-egoeratik likido-egoerara. Tenperatura horri substantziaren urtze-tenperatura deritzo eta substantzien ezaugarri bereizgarri bat da. (ura 0º)Substaantzi bat bere irakite-tenperaturara iristean, irakiten hasten da. (ura 100º)Bestalde, gorputz bat berotzean, haren bolumena handitu egiten da, DILATAZIOA gertatzen da. Aldiz, gorputz baten tenperatura jaistean, haren bolumena txikitu egiten da; UZKURTZEA deritzo horri.
Materiaren substantzia batzuk beste era bateko substantzia bihurtzea dakarren aldaketa da ERREAKZIO KIMIKOA.Errakazio kimiko mota hauek daude:- Oxidazioa. Substantzia bat oxigenoarekin elkartzean gertatzen da. Iltze bat oxidatzean erdoildu egin dela esaten dugu. IRUDIA
- Errekuntza. Ziztu bizian gertatzen den ixidazio mota bat da. Erregaia oxigenoarekin elkartzean gar bat sortzen da eta beroa askatzen da. Papera su hartzen. IRUDIA
- HARTZIDURA. Izaki bizidunetan gertatzen da erreakzio kimiko hau. Jogurra, ardoa edo ozpina egiteko, eta bakteriak edo legamiak eragiten dute. IRUDIA
|