Crear juego
Jugar Relacionar Columnas

Altitudea

Itsaslasterrak

Latitudea

Kontinentaltasuna

Lurralde batetik gertu itsaslaster hotzak baldin badaude, itsasoan prezipitazioak sortuko dira, baina lurrera ez da ia prezipitaziorik iritsiko. Itsaslaster beroek itsasertzeko tenperaturak igo egiten dituzte eta hotzek jaitsi.

Zenbat eta altuago, orduan eta prezipitazio ugariago izaten da. Aireak, mendian gora egitean, hoztu egiten da, eta, azkenean, prezipitazioak sortzen dira mendiaren goialdean. Altitudea handitzen den heinean tenperatura 0,5 °C jaisten da, ehun metroko.

Itsasertzak prezipitazioak ugaritzen ditu eta, barrualdera goazen heinean, prezipitazio gutxiago dago. Itsasoaren hurbiltasunak tenperatura epeldu egiten du; kontinente barruan sartzen garenean, tenperaturak gogortu egiten dira eta tenperatura-bitartea handitu egiten da.

Ekuatoretik urrutiratu ahala, prezipitazio gutxiago dago, jasotako erradiazio kopuruarekin loturik. Ekuatoretik urrutiratu ahala, latitude gradu bakoitzeko 0,5 °C jaisten da tenperatura; poloetara hurbiltzen garen neurrian, hotz gehiago egiten du.