Crear actividad
Jugar Test
1. 
Plaka nagusiaren betebehar garrantzitsuenetariko bat…
A.
Programek behar duten informazioa biltegiratzea
B.
Ordenagailuko hainbat osagaien arteko komunikazioa ahalbidetzea
C.
Ordenagailua Internetera konektatzea
D.
Pantailarako oinarri gisa balio izatea
2. 
Nola deitzen dira plaka nagusiaren gainazalean dauden eroale lauak?
A.
Kableak
B.
Pistak
C.
Oinarrizko eroaleak
D.
Eroale nagusiak
3. 
Plaka nagusiaren betebehar garrantzitsuenetariko bat…
A.
Osagai informatiko batzuk gehiegi berotzea saihestea
B.
Kanpoko hainbat osagaien euskarri fisikoa izatea da, hala nola, teklatuarena
C.
Sareko korronte alternoa korronte zuzen bihurtzea da
D.
Barruko hainbat osagaien euskarri fisikoa izatea da, besteak beste mikroprozesadorearena
4. 
Markatu erantzun zuzena:
A.
Ordenagailuak prozesatzen duen informazio osoa plaka nagusitik pasatzen da
B.
Ordenagailuak prozesatzen duen informazio oso gutxi plaka nagusitik pasatzen da
C.
Plaka nagusitik ez da inolako informazio motarik pasatzen
D.
Plaka nagusitik batzuetan informazioa pasatzen da eta beste batzuetan ez
5. 
Zer dira plaka nagusiko pistak?
A.
Sareko korronte alternoa ordenagailurantz garraiatzen duten kableak
B.
Ordenagailuko osagaiak haien artean komunikatzea ahalbidetzen duten eroaleak
C.
Ordenagailuak dituen kableak, baten bat apurtzen bada
D.
Ordenagailua gehiegi ez berotzeko erabiltzen diren eroaleak
6. 
Plaka nagusitik dabiltzan datuak…
A.
Seinale termiko gisa transmititzen dira
B.
Korronte alterno gisa transmititzen dira
C.
Seinale magnetiko gisa transmititzen dira
D.
Seinale elektriko gisa transmititzen dira
7. 
Plaka nagusia…
A.
Ez da garrantzitsua, ordenagailuak hori gabe funtzionatzen jarraitzen du
B.
Ordenagailuaren osagairik garrantzitsuenetarikoa da
8. 
Zer osagai edo osagaik konektatzen dira plaka nagusian?
A.
Ordenagailuaren osagai guztiak
B.
Disko gogorra eta mikroprozesadorea besterik ez
C.
Soilik disko gogorra eta elikatze-iturria
D.
Disko gogorra baino ez
9. 
Zer da mikroprozesadorea?
A.
Erresistentzia aldakorra
B.
Txip edo zirkuitu integratua
C.
Transistorea
D.
Kondentsadorea
10. 
Nola eragiten dio mikroprozesadoreari daukan transistore kopuruak?
A.
Ez du axola transistore kopuruak, kondentsadore kopurua garrantzitsuagoa da
B.
Transistore kopuruak ez dio inolako eraginik egiten mikroprozesadorearen eraginkortasunari
C.
Zenbat eta transistore gehiago, geldoagoa eta potentzia txikiagokoa izango da
D.
Zenbat eta transistore gehiago, arinagoa eta potentzia handiagokoa izango da
11. 
Zenbat transistore dauka barruan gaur egungo PCko mikroprozesadoreak?
A.
Milaka
B.
Ehunka milioi
C.
Milioika
D.
Ehunka
12. 
Zein da mikroprozesadorearen betebeharra?
A.
Plaka nagusia tenperatura egonkorrean mantentzea
B.
Ordenagailua Internetera konektatzea
C.
Informazioa prozesatzea eta irteera-periferikoetara bidaltzea
D.
Disko gogorrean sartzen ez den informazioa gordetzea
13. 
Zeren bidez hartzen eta bidaltzen dizkie mikroprozesadoreak datuak periferikoei?
A.
RAM memoriaren bidez
B.
Sareko kablearen bidez
C.
Interneten bidez
D.
Plaka nagusiko pisten bidez
14. 
Zer egin behar da mikroprozesadoreak ondo funtziona dezan eta honda ez dadin?
A.
Haizagailuz hoztu
B.
Erresistentzia elektrikoaz berotu
C.
Kanpoan, estalkirik gabe, mantentzea
D.
Ur oso beroko bainuan murgildu
15. 
Ordenagailuaren barrura begiratzen badugu, normalean ezin dugu mikroprozesadorea ikusi. Zergatik?
A.
Mikroskopioa behar delako
B.
Gainean estaltzen duen haizagailua daukalako
C.
Elikatze-iturri barruan dagoelako
D.
Hain txikia denez ezin delako begi hutsez ikusi
16. 
Giza gorputzarekin konparazioa egiten badugu esan ahal izango genuke mikroprozesadorea dela.
A.
ordenagailuaren pankrea
B.
ordenagailuaren burmuina
C.
ordenagailuaren giharra
D.
ordenagailuaren birika
17. 
Zein motatakoa da RAM memoria?
A.
Hegazkorra
B.
Iraunkorra
18. 
Zeri dagozkie RAM siglak?
A.
Routed Access Memory (routerreko atzipeneko memoria)
B.
Random Access Memory (ausazko atzipeneko memoria)
C.
Reading Access Memory (irakurtzeko atzipeneko memoria)
D.
Radiation Alluminium Memory (aluminio erradiaziozko memoria)
19. 
Non instalatzen da RAM memoria?
A.
Mikroprozesadorean, konexio berezi batean
B.
Memoria erretenak izeneko plaka nagusiko zokalo batzuetan
C.
Elikatze-iturritik hurbil, korronte elektrikoaren faltarik izan ez dezan
D.
Ordenagailutik kanpo, kanpoko disko gogorraren barruan
20. 
Zenbateko balioa dauka ordenagailuko RAM memoriak guztira?
A.
Instalatuta dauzkan RAM memoriaren moduluek dauzkaten memorien batuketa
B.
Beti 1 GB
C.
Beti 1 GB baino gutxiago
D.
500 MB
21. 
Zenbat RAM memoriaren modulu dauka ordenagailuak?
A.
Bat edo gehiago
B.
Bi, eta ezin dira ez ipini ez kendu
C.
Bat, ezin da gehiagorik ipini
D.
Gainerako erantzunak oker daude
22. 
Programa bat zabaltzen dugunean, non kargatzen da?
A.
Disko gogorrean
B.
CD-ROMean
C.
RAM memorian
D.
Mikroprozesadorean
23. 
Zertarako erabiltzen da RAM memoria?
A.
Sarrera-datuekin kalkuluak egiteko
B.
Datuak eta programak betirako biltegiratzeko
C.
Sarrera-periferikoko informazioa prozesatzeko
D.
Datuak eta programak aldi baterako biltegiratzeko
24. 
Zer gertatzen da RAM memorian gordetako informazioarekin ordenagailua amatatzen dugunean?
A.
Galtzen dela
B.
Ordenagailua berriro piztu arte aldatu barik mantentzen dela
C.
Disko gogorrean gordetzen dela
D.
Aurreko guztiak oker daude
25. 
Nola deitzen zaio korronte alternoa korronte zuzen bihurtzeko eragiketari?
A.
Korronte zuzenaren artezketa
B.
Korrontearen eraldaketa
C.
Korronte alternoaren artezketa
D.
Tentsioaren gutxitzea
26. 
Zein korronte mota ematen du entxufeak?
A.
Korronte alternoa
B.
Korronte zuzena
C.
Batzuetan zuzena, besteetan alternoa
D.
Aurreko guztiak zuzenak dira
27. 
Zenbateko tentsioa ematen du entxufeak?
A.
9 V
B.
12 V
C.
230 V
D.
3 V
28. 
Nola deitzen da korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen duen ordenagailuko gailua?
A.
Elikagailua
B.
Transformadorea
C.
Elikatze-iturria
D.
Alternadorea
29. 
Zer korronte mota behar dute barrutik ordenagailuek funtzionatzeko?
A.
Korronte alternoa
B.
Korronte zuzena
C.
Batzuetan zuzena, besteetan alternoa
D.
Aurreko guztiak zuzenak dira
30. 
Zein da elikatze-iturriko haizagailuaren betebeharra?
A.
Ordenagailua darabilen pertsona freskatzea
B.
Bere barruko hauts-partikuletatik garbitzea
C.
Gehiegi berotu dadin ekiditea
D.
Gainontzeko erantzunak oker daude