Galtzada partekatua
Garraio intermodala
Irisgarritasuna
Zirkulazioa moteldu edo lasaitzea
Super-etxadia
Hiri atsegina
Eskola-bidea
Hiri lausoa
mugikortasun iraunkorra
Autobus-erreia
Kaleen multzoak, non, barnean, minimora murrizten den zirkulazio motorduna eta ibilgailuen lur gaineko aparkalekua, eta lehentasun handiena ematen zaien oinezkoei espazio publikoan. Zirkulazio motorduna perimetroko bideetatik ibiltzen da, eta barneko kaleak oinezkoentzat dira eta, baldintza berezietan, mota bateko zirkulazio baterako, adibidez, bertan bizi diren herritarrak, zerbitzuetakoak, larrialdietakoak eta zamalanetakoak.
Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzeko eta zirkulazio motorduna gutxitzeko neurriak, zirkulazio-erreien zabalera murriztuta eta baimendutako gehieneko abiadura 30 km/h-ra gutxituta.
Ikasleak era seguruan, autonomoan eta osasungarrian lekualdatzen dira.
Plazak eta parkeak ditu, erraza da kalean jendea ikustea, ez da gidatu behar hurbilen dagoen supermerkatura joateko, ez dago autoz beteta, erraza da oinez edo bizikletaz ibiltzea, eta segurua da adineko pertsonentzat eta txikientzat.
Ikasteko eta lan egiteko lekuak, etxebizitzak eta saltokiak eremu desberdinetan daude, bereizita eta batzuk besteetatik urrun.
Bizikletak ibiltzeko tokia eta garraio publikoarekin partekatua, automobil-gidarientzat diren erreien eskuineko aldean kokatuko dena.
Lekualdatzeko zenbait bide integratzea, adibidez, autobusez, metroz, oinez eta bizikletaz.
Edozein pertsonak toki batera joateko edo zerbitzu bat eskuratzeko aukera.
Oztopo fisikoak dituen erreia, automobilak bertan ez sartzeko. Autobusez egiten diren lekualdatzeen iraupena gutxitzeko aukera ematen du.
Oinez, bizikletaz edo garraio publikoan lekualdatzea sustatzen du, autoz egin ordez, eta azken hori erabili behar bada, zenbait pertsonaren artean partekatu ahal izatea, adibidez, lanera joateko.