Inicia sesión
Crear juego
Tipos de juegos
Centro de ayuda
Game Pin
Noticias
Planes
Crear juego
Inicia sesión
Todos los juegos
Jugar Test
Imprimir Test
Zer dira komunikabideak?
Egilea :
Garazi Calleja
1.
1. Zer da komunikazioa?
A.
Komunikazioa bi pertsonen arteko jolasa da.
B.
Komunikazioa bi pertsonaren edo gehiagoren arteko elkarrizketa da, telebistan agertzen diren albisteei buruz hitz egiteko erabiltzen dena.
C.
Komunikazioa bi pertsonaren edo gehiagoren arteko harremana da, ideiak, sentimenduak, berriak… elkarri adierazteko egiten dena.
D.
Komunikazioa bi pertsonaren arteko tertulia izaten da, telebistan ikusitako telesail bati buruz iritzia elkar trukatzeko egiten dena.
2.
2. Esan esaldi hau egia ala gezurra den: pertsonak elkarrekin daudenean bakarrik komunikatu daitezke.
A.
Egia da.
B.
Gezurra da.
3.
3. Zein da zuzena?
A.
Komunikabideak eta hedabideak gauza berdinak dira.
B.
Komunikazioa eta komunikabideak gauza berdinak dira.
C.
Komunikabideak eta errepideak gauza berdinak dira.
D.
Komunikazioa eta harremana gauza berdinak dira.
4.
4. Zer dira komunikabideak?
A.
Komunikabideak pertsona baten etxetik beste baten etxera joateko bideei deitzen zaie, hau da, errepideei.
B.
Komunikabideak pertsona baten etxetik beste baten etxera joateko moduei deitzen zaie.
C.
Komunikabideak bi pertsonaren edo gehiagoren artean komunikatzeko erabiltzen diren esaldiei deitzen zaie.
D.
Komunikabideak pertsonen artean hitzak eta ideiak elkartrukatzeko edo bidaltzeko bitartekoak dira.
5.
5. Zeintzuk dira talde txikien artean erlazionatzeko komunikabideak?
A.
Telefonoa, emaila eta eskutitza dira.
B.
Telefonoa, gutuna eta telebista dira.
C.
Emaila, eskutitza eta interneta dira.
D.
Telefonoa, eskutitza eta irratia dira.
6.
6. Zer dira masa komunikabideak?
A.
Masa komunikabideak une berean bi pertsonarengana heltzen diren hedabideak dira, adibidez, bi lagunen artean erabiltzen dena.
B.
Masa komunikabideak lagun talde txiki baten artean erlazionatzeko erabiltzen den komunikabideak dira.
C.
Masa komunikabideak une berean pertsona askorengana heltzen diren hedabideak dira.
D.
Masa komunikabideak pizza bat eskatzeko erabiltzen den bitartekoa da.
7.
7. Zeintzuk dira masa komunikabideak?
A.
Telebista, egunkaria eta eskutitza dira.
B.
Telebista, telefonoa, irratia eta interneta dira.
C.
Telebista, irratia, interneta eta egunkaria dira.
D.
Telebista, interneta, emaila eta telefonoa dira.
8.
8. Egunkaria zein komunikabide mota da?
A.
Idatzizkoa den masa komunikabidea da.
B.
Soinuen bidezko masa komunikabidea da.
C.
Soinu eta irudien bidezko masa komunikabide da.
D.
Talde txikien artean erlazionatzeko erabiltzen den idatzizko hedabidea da.