Crear actividad
Jugar Test
1. 
Zeintzuk dira nutrizio-funtzioak dauzkan lau prozesuak?
A.
Substantzia nutritiboak lortzea, arnasa botatzea, substantziak burutik zehar banatzea eta hondakinak kanporatzea.
B.
Substantzia pozoitsua lortzea, arnasa hartzea, substantziak gorputzean zehar banatzea eta hondakinak kanporatzea.
C.
Substantzia nutritiboak lortzea, arnasa hartzea, substantziak gorputzean zehar banatzea eta hondakinak kanporatzea.
D.
Jatea eta kaka egitea.
2. 
Zer hartzen dugu elikatzeko eta substantzia nutritiboak lortzeko?
A.
Ura eta elikagaiak.
B.
Ur gazia eta ur gezia.
C.
Elikagaiak bakarrik.
D.
Ez dugu ezer hartu behar elikatzeko.
3. 
Pertsonok animali omniboroak gara. Horrek esan nahi du...
A.
Belarjaleak garela.
B.
Haragijaleak garela.
C.
Elikagaiak hartzen ditugula ostadarratik.
D.
Denetariko jaten dugula; beste izaki bizidun batzuetatik datozen askotariko elikagaiak.
4. 
Zer dira mantenugaiak?
A.
Elikagaien substantzia nutritiboak.
B.
Tente mantentzeko tresnak.
C.
Tente mantentzeko pertsonak.
D.
Hitz hori ez du existitzen.
5. 
Zertarako erabiltzen ditu gure gorputzak elikagaien mantenugaiak?
A.
Loditzeko.
B.
Loditzeko eta hazteko.
C.
Hazteko.
D.
Hazteko eta ondo funtzionatzeko.
6. 
Nola sailkatzen ditugu elikagiak nolako mantenugai dituzten arabera?
A.
Elikagai energetikoak, elikagai eraikitzaileak eta elikagai goxoak.
B.
Elikagai goxoak eta elikagai geziak.
C.
Ez dago saikapenik.
D.
Elikagai energetikoak, elikagai eraikitzaileak eta elikagai erregulatzaileak.
7. 
Zer daukate, batez ere, elikagai energetikoek?
A.
Koipeak.
B.
Karbohidratoak.
C.
Azukrea.
D.
Karbohidratoak eta koipeak.
8. 
Zer daukate, batez ere, elikagai eraikitzaileek?
A.
Koipeak.
B.
Azukrea.
C.
Proteina eta karbohidratoak.
D.
Proteina.
9. 
Zer daukate, batez ere, elikagai erregulatzaileek?
A.
Koipeak.
B.
Bitaminak.
C.
Bitaminak eta mineralak.
D.
Bitaminak, mineralak eta landare-zuntzak.
10. 
Zein ez da esaldi zuzena?
A.
Elikagai energetikoek karbohidratoak eta koipeak dituzte, batez ere.
B.
Elikagai eraikitzaileek azukre asko dauzkate.
C.
Elikagai eraikitzaileek proteina asko dituzte.
D.
Elikagai erregulatzaileak aberatsak dira bitamina, mineral eta landare-zuntzetan.
11. 
Elikagai energetikoek energia lortzeko mantenugaiak dituzte.
A.
Egia.
B.
Gezurra.
12. 
Elikagai eraikitzaileak eraikuntzak egiteko erabiltzen ditugu.
A.
Gezurra.
B.
Egia.
13. 
Elikagai eraikitzaileek hazteko eta gorputza eratzeko mantenugaiak dituzte.
A.
Egia.
B.
Gezurra.
14. 
Elikagai erregulatzaileak energia lortzeko erabiltzen ditugu.
A.
Egia.
B.
Gezurra.
15. 
Elikagai erregulatzaileak gorputzak ondo funtzionatzeko eta gaixotasunei aurre egiteko erabiltzen ditugu.
A.
Egia.
B.
Gezurra.