2
Ekintza hau ezinezkoa da barautsa era seguruan aldatzeko.
3
Zuloak egiteko hauek erabili behar ditugu ezpalak eta txirbilak zorrotzak baitira eta begietara joan daitezke
4
Zuloa egin baino lehen, zuloaren zentroa markatu behar da granete baten bidez, barautsa ez .............
5
Eskuak babesteko erabiltzen dira metalezko xaflak oso ertz zorrotzak dituztelako
6
Metalak zulatzeko erabiltzen diren barautsak honetako itxura daukate
8
Iltze berezi bat da. Errematxagailuarekin zanpatzen da eta piezak lotuta geratzen dira.
9
Matalezko artaziek balio dute bai ebaketa zuzenak bai ebaketa hauek egiteko.
10
Metalezko xafla oso lodia bada, artazien kirten bat tresna honetan lotu ahal da indar gehiago egiteko
12
Altzairuzko tresna hau ebaki nahi dugun pieza zehaztasun handiz neurtzeko erabiltzen da
14
Tresna hau metalezko hari meheak mozteko, eusteko eta forma emateko erabiltzen da
17
Torlojuarekin batera, lotura hariztatuak egiteko erabiltzen da.
21
Bai errematxeen bidez bai soldaduraren bidez egiten den lotura honelakoa da.
22
Metalen ertz zorrotzak karrakatu edo arbastatu
23
Mazoa metalei ..................... emateko erabiltzen da
24
Metalezko artaziak honelako metalezko xaflak ebakitzeko erabiltzen dira
26
Tresna hau metalezko hodiak, barrak eta xafla lodiak ebakitzeko erabiltzen da
28
Xafla bat mozten duzun bitartean artaziak guztiz ixten badituzu, hau agertzen da moztutako xaflan
29
Metalezko xafla bat tolesterakoan, tornuzilak metalean markak ez uzteko, material honetako listoiak jartzen dira xaflaren bi aldeetan
30
Honelako giltza erabiltzen da torlojua eta azkoinaren arteko lotura estutzeko