Crear actividad
Jugar Completar frases
Garai batean bekatu nagusia ____________________ gula munduan , eta hamaika izen hartzen zituen bere izate sendo eta zabalean . Euskal Herrian bertan , sabelkeria deitzen ____________________ batzuk , eta besteak berriz gormandiza edo jalekeria . Elizak mehatxu batean aritu beharra ____________________ haren eragin bortitzari aurre egitearren : " Gulara eroria , gosez eta egarriz ibiliko da , ur xorta bat ere ezin erdietsiz , amitua eta flakatua " , azaltzen zuen . Jendeak , pietate handiko egun haietan , errespetuz entzuten ____________________ predikua , baina , ai ! , beste dozena bat buñuelo eskatzen zituen hurrengo urratsean .

Aldaketak suertatu ziren , ordea , eta gula , gaur egun , hil zorian dagoen mamu bat besterik ez ____________________ ; desbizi ere armiarma - sarezko herrialde ospelean desbizi ____________________ , zapuztuta eta etsita . Non ote Neron enperadore hura , bazkaldu orduko - ostera jan ahal izateko - gonbito egiten ____________________ ? Non ote Versallesko oturuntza haiek , zeinetan , hamazazpi platera desberdinen ondoren , nataz egindako elefante bat , tamaina arruntekoa , ateratzen zuten postretzat ? Non " La grand bouffe " filmean azaltzen diren bezalako joerak ? Vanitas Vanitatis , egun horiek joanak ____________________ betirako . Inork ez dio gaur , gulari , holako adoraziorik . Ez holakorik eta ez bestelakorik .