Crear actividad
Jugar Test
1. 
Zer esan nahi du "illaten danian San Migel eguna, seiretan argixa eta seiretan illuna" esaerak?
A.
Udazken hasieran egunak eta gabak iraupen berdiña dakoi
B.
San Migel egunian, eguna luzaketan da
C.
San Miel egunian itxafleruak botaten daue
2. 
Zer esan nahi du "aguro eta ondo, usuak hegaz" esaerak?
A.
Usoek azkar hegan egiten dutela
B.
Gauza onak egiteko denbora behar dela
C.
Gauza onak azkar egiten direla
3. 
Zer esan nahi du "arto beruak zer du jakin? Putz esan eta klink irauntsi" esaerak?
A.
Artua eguneko jatia komeni dala.
B.
Artua jatia oso garrantzitsua dala osasunerako.
C.
Artua jaki arina dala. Lehen egunero jaten zan eta ez eukan gaur lako estimaziñorik.
4. 
Zer esan nahi du "Andartora begira egon" esaerak?
A.
Nunbaittea begira egotia, despistauta.
B.
Andartora begira egotia, mendiko paisajiari begira.
C.
Andartoko sorgiña zuri begira dauela.
5. 
Zer esan nahi du "akerran adarrak baiño bihurriagua" esaerak?
A.
Akerraren adarrak bihurrixak diala.
B.
Akerrak bihurrixak izaten diala.
C.
Mutiko hau akerraren adarrak baño bihurriagua dala.
6. 
Zer esan nahi du "oiñaztua baiño aguruago" esaerak?
A.
Oiñaztua (tximistia) azkarra dala.
B.
Oiñaztua baño azkarraua dala (atxintxika, ezkutaketan..)
C.
Oiñaztuak dauzenian azkartu ittendala.
7. 
Zer esan nahi du "txarri erria baiño harruagua" esaeriak?
A.
Pertsona oso harrua.
B.
Txarrixa erreten harroketan dana
C.
Txarrixak harruak diala.