Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen.
Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi!
Zenbat eta ipurdia gorago orduan eta burua beherago.
Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
Zenbat buru hainbat aburu.
Zer ikusi, hura ikasi.
Zuri inork egitea nahi ez duzuna ez egin inori.
Zuri guztiak ez dira irinak.
Zerri gosetiak ezkurrak amets.
Zure izenean eta nire gizenean.
- Gaitzez edo nekeez asperturik dagoenaren esaera. - Daukanarekin konformatu besterik ez duenari.
Pertsona bat inbidiatsu dela adierazteko erabiltzen da.
Ikusitakoa ikasteko eta errepikatzeko joera dugu; haurrekin erabiltzen da asko esaera hau.
Aitzakiak jartzen dituenari edo gauzak garbi esaten/esan nahi ez dituenari esaten zaio.
Topa (txin-txin) egiterakoan (a nuestra salud!)
- Handiustea izateak ez du amaiera onik izaten askotan. - Besteen gainetik nabarmendu nahi dugunean, gure gauza txarrak ere nabarmen gelditzen dira.
Lortu nahi dugun edo falta zaigun hori izaten dugu beti pentsamenduan.
Askotan gauzak ez dira hasieran diruditen bezalakoak. Ez fidatu itxurarekin bakarrik. (Las apariencias engañan)
Bakoitzak bere iritzia dauka.
Zuretzat nahi ez duzuna ez egin besteei.