Hegaztia airerako gizona lanerako.
Haurrak hazi, nekeak bizi.
Hartzeko pronto, emateko tonto.
Hara bi: zu bat eta bestea ni.
Hemen hiru: txiki, pitxi eta piru.
Herri txikia, infernu handia.
Han eta hemen txakurrak oinutsik.
Harriak ez du begirik!
Haserretzen denak adiskidetzen lan!
Haritz eroriari, orok egur.
Askotan haserretzeak ez du merezi, ondoren bakeak egin behar direlako.
Herri txiki askotan jende guztia ezaguna denez arazo ugari izaten da.
Hitz jokoa. Hirukoteari esaten zaio.
Lan edo toki bakoitzerako pertsona jakinak daude. Norberak bere zeregina dauka mundu honetan.
Hitz jokoa. Pertsona bikote bati esaten zaio.
Ahul gaudenean gaixotasun guztiak harrapatzen ditugu. Erraza da pertsona ahulari kalte egitea.
Haurrak haztea lan gogorra da.
Pertsona zuhurrekin edo berekoiekin erabiltzen da.
Harriak botatzen ibiltzea arriskutsua da kalte handia egin daitekeelako.
Leku guztietan izaten dira arazoak, askotan oso antzekoak gainera.