Crear juego
Jugar Ordenar Palabras
1. Lan bat azkar eta presaka egin eta irakasleari erakutsi ondoren ez al dizu honek inoiz esan? Baina zer da hau? Ez dut ezer ulertzen. Egizu dena berriz eta gero etorri. Horra zer dioen esaera zaharrak azkar eta presaka egindako lanei buruz.
lan Lan lasterra alferra
2. Gezurrarekin ez dagoela urrutiegi joaterik esan nahi da esaera honetan; gezurretan dabilena, alegia, uste baino lehen harrapatzen dutela askotan:
Gezurrak hanka du motza
3. Oinez, igerian, hizketan, irakurtzen, soinu jotzen eta beste mila gauza ikasi behar izaten dira. Ezagutzen al duzu inor jaio orduko korrika hasi denik?
ikasia da jaiotzen Inor ez
4. Etxeko arazoak etxean konpondu behar direla esan nahi da; etxe barruko eztabaida eta haserreen berri kanpoan zabaldu gabe. Konparazio baten bidez adierazten digu hori esaera zahar honek:
da estali behar hautsez etxeko Etxeko sua
5. Gertatzen zaizkigun gorabehera, ezbehar eta zailtasunen aurrean ez dugula etsi behar adierazi nahi da esaera honen bidez. Beti aurrera egin behar dugula:
zorrotza Ogi gogorrari hagin
6. Elkarren arteko gorrotoa adierazteko erabili ohi da atsotitz hau.
elkar Bista ikusi ona eta ezin
7. Zerbait egin nahi, eta hasieran ez duzu ondo egiten. Lagunak, laguna bada behintzat, esaten dizu: Lasai, saiatu zaitez eta ez ahaztu hau:
oinez da Eroriz ikasten
8. Goizean zeruan hodei gorriak agertzen badira, gauean euria egingo du. Egin ezazu proba ea esaera hau egia den:
laino Goizeko iturri gorri gaueko
9. Ikerri bere bizikletan buelta bat egiten uzteko eskatzen badiozu, beti gauza bera erantzungo dizu: "Eeeez! Zeuk ere erosi". Baina edozein egunetan ikusiko duzu Iker beste lagunen baten bizikletan ibiltzen. Hau baita Ikerren legea:
gure eta zurea nire Nirea
10. Lagunartean pozik gaudenean konturatu gabe joaten zaigu denbora:
labur orduak Adiskide onekin