Crear actividad
Jugar Relacionar Columnas

ZABALGUNEA

ANPLITUDE TERMIKOA

ANTIZIKLOIA

EUROPAKO BATZORDEA

UDAL ERROLDA

HERIOTZA-TASA GORDINA

AUTONOMIA ERKIDEGOA

JAIOTZE TASA GORDINA

OSPELA

IBAI-TERRAZA

HAZKUNDE BEGETATIBOA

HIRIGUNE HISTORIKOA

Leku batean urte batean izandako jaiotzen eta urte horretako biztanleri osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urtebetean mila biztanleko dagoen jaiotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 10,96koa da. Atzerakadaren arrazoiak askotarikoak dira: ikasketak, ohitura eta balioen aldaketak, lan-merkatuko zailtasunak, etab. Formula: Jaiotze-tasa = jaiotakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa.

Orientazioaren eraginez, eguzki-izpi txikiena hartzen duen mendi hegala. Eguzkiak jotzen ez duen aldea. Gure latitudeetan, mendietako iparraldeko isurialdea da. Hortaz, alde hotzagoa eta hezeagoa izanen da eta bertara egokitzen den landaretza izanen dugu (pagoa).

XIX. mendearen erdialdetik, industria modernoak landa eremuko biztanleria erakarri zuen industri hiri nagusietara eta Europako hiri askok, ordura arte zituzten harresietatik kanpo zabaldu ziren. Alde zaharra gaindituta, burgesentzako zabalguneak sortu ziren batetik: plano ortogonala eta erregularra (kale zuzen eta zabalak eta bilbadura irekia), ongi planifikatutako auzoak (higienea eta garraio irisgarritasuna), espazio zabalak eta zerbitzu ugarirekin. Zabalgune hauek laster, hiri zentralaren funtzioak hartu zituzten: merkataritza, finantza eta enpresenak. Eta bestetik, kanpoaldean, industriguneak, langileentzako auzoak eta lorategidun auzoak sortu ziren.

Leku batean urte batean izandako heriotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urte batean mila biztanleko izandako heriotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 8,43koa da. Apur bat gora egin du biztanleriaren zahartzearen ondorioz. Formula: Heriotza-tasa = hildakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa.

(Goi-presioa). Presio ttikiko guneek inguratuta dagoen presio (aireak duen pisua) handiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik goiti jotzen duen presio gunea eta haizea erlojuaren orratza balitz legez biraka dabil inguruan Atmosferaren beheitiko geruzetarantz jotzen. Giro egonkorra ekarri ohi du, eguzkitsua, lehorra, beroa udan eta hotza neguan. (Adib.: Azoreetako Antizikloia).

Hiria sortu zenetik industria garaira (XIX.m) arte eraikitako aldea da. Gaurko hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handia du, kultura-ondarea du eta. Askoren multzo historiko eta artistikoa aitortu dituzte, eta beste batzuk UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu ditu (Toledo, Merida, Eivissa…). Alde zaharrak historia luzea du (gehienetan Erdi Arokoak eta ondorengoak), eta, beraz, hainbat etapari dagozkien osagaiak biltzen ditu, hiriaren sorreratik gaur egunera arte. Plano irregularra izan ohi da gehienetan eta bilbadura itxia izaten du. Garai batean, bertako lurraren erabilera askotakoa zen, normalean lanbide, arraza eta erlijioari lotuta. Eta ikuspuntu sozialetik hainbat talde bizi ziren elkarrekin, erdigunea alderik jasoena izanik. Gaur egun zaharberritze politiken emaitzak jasan dituzte. Orain merkataritza, kultura eta turismorako espazio bihurtu dira.

1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera Espainiako lurraldetasuna antolatzen duen autogobernu erregimena gauzatzen deneko probintzia bakarreko edo probintzia askotariko eskualdea. Legegintza autonomia (Biltzar Legegilea edo Parlamentu Autonomikoa), Justizia Auzitegia eta (Gobernu Kontseiluak edo Gobernu Autonomikoak) betearazle ahalmenak dituena eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena. Administrazio ikuspegitik probintzia eta udalerrietan banatzen dira, probintzien buru diputazio edo aldundiak dira.

Udalerri bateko eta une zehatz bateko biztanle guztien erregistroa da. Datuak (demografikoak, ekonomikoak eta sozialak: jaiolekua, bizilekua, sexua, egoera zibila, adina, heziketa maila, lanbidea, etab.) jasotzen dituen dokumentua, 5 urtetik behin gauzatzen da (1 eta 6 amaierako urteetan), baina informatikari esker etengabe berritzen da. Erroldak izaera publikoa du, zentsoak ez. Jaiotzekin, heriotzekin eta egoitza alta eta bajekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.

Ibai baten ertzetan kokatutako zerrenda lau eta garaiak dira. Kuaternarioko klima-txandaketen eraginez sortu ziren. Hotz glaziarreko aldietan, ibaiaren emaria urria da, ura izoztuta dago, higatze-indarrak behera egiten du eta ibilguan, alubioiak edo materialak jalkitzen ditu. Glaziazioen ondotik, ibaiaren emariak goiti egiten du eta ibilgua sakontzen da eta jalkitako alubioiak ibai ertzetan esekita geratzen dira, terrazak eratuz. Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir eta Ebro ibaiek sortutako ibai-terrazak.

Leku bateko hilabeterik hotzeneko eta beroeneko bataz bertzeko tenperaturen artean dagoen aldea.

Hazkunde naturala deituta ere. Herri baten hazkunde biologikoa da (mugimendu naturalen ondorio) denbora tarte jakin batean, jaiotako eta hildakoen arteko aldea da. Kopurua absolutuan edo tasen bidez adieraz daiteke. Populazioa hazi edo gutxitu den ikusteko balio du.

Europako Batasunaren botere betearazlea duen organoa. Presidenteak, presidenteordeak eta Europako Erkidegoko politikaren arlo bakoitzaren arduraduna bost urterako hartzen duten komisarioek osatzen dute. Estatu kide bakoitzeko komisario bat. Komisario bakoitza, ministroen gisara, politika esparru batez arduratzen da (Nekazaritza, energia,...). EBren interesak ordezkatzen ditu. Eginkizunak: Europako aurrekontua eta programak kudeatzea, Europako Parlamentuaren aurrean erantzulea da.