Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak.
Ez da horixe atzo goizekoa!
Ez izan eta bai uste.
Ez dauka horrexek mingainean herdoilik.
Ezinak ez du legerik.
Ez da ogirik neka gaberik.
Gaitza lapur isila!
Gabiri: leku askotatik agiri.
Ez gehiegi hitz egin nahi ez bada huts egin.
Ezkondu eta damutu.
Ezkur urte, elur urte.
Norbaitek aspaldiko gertakizunak kontatzen dituenean.
2 urte horiek bereziki onak omen dira.
Zerbait izateko edo lortzeko ahalegindu eta saiatu beharra daukagu.
Gauzak argi eta garbi, beldurrik gabe esaten dituenari esaten zaio.
Norbaitek bere burua benetan dena baino gehiagotzat daukanean. Pertsona harroari.
Bikote bat ezkondu eta denbora gutxira haserretzen edo banatzen denean.
Ezinezko ezer ez dago; dena da posible.
Hitz jokoa. Hainbat herrirekin egiten dira horrelako hitz jokoak.
Hanka sartu nahi ez denean hobe da ixilik egotea.
Ezkur ugari dagoenean (udazkenean) negua elurtsua izango omen da.
Gaitzak edo gaixotasunak poliki-poliki eta isil-isilik lapurtzen du bizitza.