Crear juego
Jugar Crucigrama
1 Bi hitz batuta. Gobernu-sistema da, bertan hauteskunde bidez hautatutako gorteak egoteaz gain, Estatuaren burua erregea edo erregina da. Adibidez, gaur eguneko Espainia.
2 Adin batetik aurrerako emakume zein gizonek hauteskundeetan, erreferendumetan edo erabaki bat hartzean botoa ematea.
3 Estatu baten barnean bere lege eta eskumenak dituen eskualdea edo lurraldea da. Adibidez Katalunia, EAE, Galizia…
4 Lege edo erabaki politiko erabakiorrak zein beharrezkoak onartzeko herritarren bozka eskatzeko prozedura da.
5 Ordezkari politikoak aukeratzeko egiten den bozketa.
6 Bi hitzez osatuta dago. Militar edo matxinatu talde bat estatu baten aginteaz indarrez jabetzea.
7 Estatu bateko gobernu era mugatzen duen oinarrizko testua edo lege nagusia. da. Beste era batera esanda, Estatu baten oinarrizko legea, herritarren eskubide eta askatasunen oinarrizko erregimena eta antolaketa politikoaren botere eta instituzioak arautzen dituena.
8 Gobernu era da, agintaritza eta boterea pertsona bakar baten eskuetan ez dagoena, eta estatuaren buruzagitza hauteskunde bidez hautatzen dena. Baita era horretan gobernatzen den estatua ere. Adibidez, Frantziako Errepublika.
9 Erlijioen mende ez egotea. Estatu bat laikoa da, eliza eta estatua banatuta daudenean, hau da, bakoitzak bere esparrua duenean.
10 Erregimen edo sistema politikoa da. Erregimen hori indar edo biolentziaren laguntzaz baliatzen da; botere osoa pertsona batek ala talde edo erakunde batek kontzentratzen du eta giza-eskubideak eta norbanakoen askatasunak urratzen ditu.
11 Argitalpen edo emankizunen bat ofizialki aztertzea edo debekatzea, horren bideragarritasuna zehazteko eta politika edo moralaren aldetik benetan argitaratzeko modukoa den zehazteko.
4
7
3
2
10
8
9
5
1
6
11