1
(hiru hitz) Afrikako hegoaldean kokatuta dagoen lurmuturraren izena.
2
Ingalaterran Henrike VIII.ak erregeak hasi zuen erreformaren izena.
3
(bi hitz) Errege katolikoek eta Portugaleko errege-erreginek sinatu zuten ituna. Honen bitartez meridiano batek banatzen zuen Portugaldarren eta gaztelarren lurraldeak. Portugaldarrentzat ekialdean geratzen ziren lurraldeak izango ziren, gaztelarrentzat aldiz meridianoaren mendebaldean zeudenak.
4
(bi hitz) Eliza katolikoak erreformari aurre egiteko kontra erreforma proposatu zuen, honetarako, hainbat bilera edo batzar deitu zituen 18 urteetan zehar. Ze izen du batzar honek?
5
(bi hitz) Alemanian hasi zen elizaren erreformak hartu zuen izena. Martin Lutherrek hasi zuena.
6
Pekatuen barkamena lortzeko fededunek ordaintzearen truke sinatzen zuten dokumentuaren izena.
7
(Bi hitz) Calvinismoa predikatzen hasi zen pertsonaren izen-abizena.
8
Elizgizonak ezkontzea eta seme-alabak izatea.
9
Izarrak neurtuz itsasontzien latitudea eta posizioa ezagutzeko balio duen nabigazio-tresna
10
Lehen aldiz Afrika osoa inguratuz Indiara iristea lortu zuen gizonaren izen-abizena.
11
Eliz-gizonek bere senideen alde burutzen zuten fabore tratua (familiartekoei postuak emanez, etab.)
12
XVI. mendean Portugal eta Gaztelarrek eraiki zituzten ontzien izenak.
13
Merkataritza eta konkistatutako lurralde berrietatik iritsitako produktuen salerosketaren bitartez aberastutako gizarte taldearen izena.
14
Erdi Aroan nagusi zen ekonomia sistema. Honetan ofizio zehatz bateko profesionalak biltzen ziren eta denda-tailerretan ekoizten zuten beraien produktua.
15
Eliz-gizonek aberasteko burutzen zuten gauza espiritualen salerosketa (sakramentuak, erlikiak, beraien postuak...)