Galdetzaileak (Non? Noiz? Zer?...) modu zuzenean erabiltzen jakin behar dut.
Informazioa modu ordenatuan ematen jakin behar dut.
Pertsonaren deskribapenean zer kontatu nahi dudan erabaki behar dut.
Informazioa eman eta jasotzeko, emaila modu egokian erabiltzen jakin behar dut.
Pertsonak deskribatzeko izenondoak ezagutu behar ditut.
Pertsonak deskribatzeko konparazioak, metaforak etab. erabiltzen jakin behar dut.
Pertsonen deskribapenak ongi egiteko, eman beharreko informazioa ataletan edo kategorietan ordenatzen jakin behar dut.
Leku bat deskribatzeko testu batean egitura edo ordena bati jarraitzen jakin behar dut (urrutitik hurbilera, hurbiletik urrutira, goitik behera, ezkerretik eskuinera...)
Lortu nahi dudan informazioaren arabera, galdera batzuk edo beste batzuk aukeratzen jakin behar dut.
Leku bat nolakoa den ongi idatziz adierazteko, oinarrizko ortografia arauak, puntuazio markak, deklinabide kasuak eta aditza zuzen erabiltzen jakin behar dut.
Espazio batean objektu bakoitza non dagoen kokatzeko leku-antolatzaileak ezagutu eta zuzen erabiltzen jakin behar dut.
Lekuak deskribatzeko izenondoak ezagutu behar ditut.
Eskatu edo eman nahi dudan informazioaren arabera, esaldiak ongi ordenatzen jakin behar dut.